[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Mar 8, 18:55:32, CET 2011


al., 2011.eko otsren 28a 12:33(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> al., 2011.eko otsren 28a 12:11(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Julen-(e)k idatzi zuen:
>>> ig., 2011.eko otsren 27a 02:34(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>>> Azken fitxategia berria da eta munduko lekuen izenez osatua dago.
>>>> Euskaratzen ez badugu inolako arazorik egongo ez delakoan nago. Hala
>>>> ere, lan hau edo antzeko bat beste euskaraketaren batetan egingo
>>>> zelakoan nago. Inork badaki honen berri?
>>>>
>>>
>>> ISO 3166an definitzen dira halako izenak eta zenbait badaude
>>> euskaratuta[1]. Script batekin fitxategi hori WPekoarekin parekatu dut
>>> eta 10 sarrera besterik ez datoz bat. Gainera sarrera horien kalitatea
>>> zalantzan jarriko nuke (herrialde-izenen ISO 639ko itzulpenen antzera).
>>>
>>> Alegia, eskuz itzuli beharko da. Emaitza translationproject-era bidera
>>> dezakegu gero noski :)
>>
>> Euskaltzaindiako orrialde honek lagundu behar gintuzke:
>> http://www.euskaltzaindia.net/eoda/exonimia
>
> Web bilaketa eta PDF soil bat izan ordez formatu manejableagoren bat
> izanez gero prozesua automatiza genezake. Eskatzea libre denez
> Euskaltzaindiari galdegitearen aldekoa naiz; hau erraztu lezakeen /
> posible egingo lukeen kontakturik badu inork?
>

Euskaltzaindiatik eskaini didatena ez da gutxi:
http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.xml

Hortik abiatuta, eraldaketa batzuk egin eta PO bat sortu dut. PO 
horrekin aldi berean WPeko fitxategiari jaten eman diot, eta %23 bat 
automatikoki osatu ditu. Zalantzazkoak eskuz errepasatuta, %34ra iritsi 
naiz, ez dago batere gaizki.

Pootlen dago emaitza.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago