[Librezale] StatusNet Core
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Mar 6, 10:45:32, CET 2011
Aupa zuek:
Gure Pootlen igota daukagun fitxategiak (statusnet.po) 1.255 kate ditu.
StatuNet itzultzeko, statusnet-core azpi proiektua itzultzea eskatzen
dute[1] eta fitxategi horrek (statusnet-core.po) 1.542 kate ditu.
Bestalde, statusnet osoak (azpiproiektu guztiak barne dituena edo) 2.361
kate ditu.
Ez daukat argi Pootlen zer daukagun sartuta eta noizkoa den
(statusnet-core zahar bat? statusnet zahar bat?). Manex, zuk argi
badaukazu bota dakizuna, bestela konponduko gara.
Baina beno, argi dagoena da StatusNet euskaratzeko Core azpiproiektuari
ekin behar diogula lenenik. Beraz, daukagun euskaraketa Core-ren
txantiloian sartu dut eta emaitza gure Pootlen utzi dut (status-core.po):
http://pootle.librezale.org/eu/statusnet/
Mesedez, ez jarraitu statusnet.po euskaratzen (oraingoz behintzat),
baizik eta statusnet-core.po. Fitxategi hori, kate horiekin, da
euskaratu behar duguna Identi.ca gunea eta StatusNet softwarean
oinarritutako mikroblogging gune guztiak euskaraz izateko.
Oraintxe bertan, merge automatikoa egin ondoren, hainbeste kate
zalantzazkoak bezala markatuak daude, baina egitan batzuk ondo daude eta
beste asko guztiz oker, fitxategi bien arteko desberdintasunak nabariak
bait ziren eta msgmerge tresnak kateak berdin-berdinak izan ezean
"euskaraketa automatikoa" nahiko txarto egiten du. Eginda daukaguna
ahalik gehien aprobetxatzen saiatu naiz. Hala ere, errepaso ederra eman
beharko diogu statusnet-core.po fitxategiari.
[1] https://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet
Goraintziak,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago