[Librezale] Statusnet itzultzeko prest
Manex Agirrezabal
manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Al, Eka 6, 15:22:45, CEST 2011
Iepa Asier!!
Badakit statusNet-eko itzulpen baimenak dauzkadala, baina aspaldi honetan,
azterketak, proiektua, eta abar direla eta, nahiko desnokentatuta egon naiz
proiektu honetan.
Ba hori, Julenek esan bezala, hoberena pixkat itxarotea izango da. Pootleko
.po fitxategia itzultzeko prest dagoenean (eskerrik asko, Txopi), nahi
baduzu idazteko baimenak emango dizkizugu, ez dago inongo arazorik. Julenek
esan duen bezala, gomendioak egin ditzakezu baita ere, baina bueno ...
Baina sentitzen det, ni oso deskonektatuta egongo naiz proiektu hontatik.
Pozgarria da jendeak interesarekin hartzea statusNet-en itzulpena.
Eskerrik asko!
Manex
Julen Ruiz Aizpuru<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
ekaren 06a 14:56):
> al., 2011.eko ekaren 06a 14:26(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
>
>> Kaixo berria naiz hemen.
>> Blogsoviet-en statusnet erabiltzen hasi gara http://status.blogsoviet.com
>> Statusnet itzultzeko asmotan genbiltzan
>> http://status.blogsoviet.com/conversation/138#notice-202 eta teketen-ek
>> zuen pootle-an lan hortan hasita zeundetela abixatu digu.
>> Izena eman eta hasteko moduan gara? Baimen berezirik behar dugu? Lehen
>> VLC itzultzen ibili nintzen eta piska bat ezagutzen dut pootle, baina
>> argibide edo jarraibiderik bota nahi badiguzue...
>>
>> asier arsuaga
>> status.blogsoviet.com/artsuaga <http://status.blogsoviet.com/artsuaga>
>>
>>
> Aupa Asier, ongi etorri.
>
> Pasa den astean Txopik esan zuenez[1] aste honetan izango du prest
> StatusNet itzultzeko fitxategia, beti ere aurretik eginda dagoen lana
> aprobetxatuz:
>
> "OHARRA: StatusNet-eko euskaraketa utzi egin nuen, genituen bi bertsioak
> desberdinak zirelako eta msgmerge-rekin ezin zelako lana automatikoki
> aprobetxatu, baina atzo eskuz hasi nintzen fusioa egiten eta datorren astean
> orain arte egindako lana TranslateWiki-k errorerik ez emateko moduan bilduta
> edukitzea espero dut. Hortik aurrera falta den euskaraketa Pootle-n egin
> ahal izango dugu."
>
> Hortaz, ezer egiten hasi aurretik pixka bat itxaroteko gomendatuko nizueke,
> bai behintzat Txopik argi berdea eman arte.
>
> Baimenei dagokionez, proiektuaren kudeatzaile direnek (Txopi bera eta
> Manex, ikusten dudanez) esango dizuete aparteko baimenik behar duzuen edo
> ez. Normalean, besterik ezean, gomendioak egiteko aukera ematen da soilik
> baina zuzenean idazteko aukera ere eman daiteke.
>
> Azkenik, Pootle-ri buruz jakin beharreko gutxienekoak wikian dauzkagu
> bilduta[2]. Gehitzeko zer edo zer ikusiz gero ez egin duda eta editatu lasai
> dokumentua, denon onurarako izango da.
>
> Eta horixe, poztekoa da parte hartzeko gogoa duen jendea ikustea :)
> Animo ba horrekin!
>
>
> [1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-May/010867.html
> [2] http://librezale.org/wiki/Pootle:Gida
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110606/38412e7c/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago