[Librezale] Statusnet itzultzeko prest

txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Eka 6, 17:00:16, CEST 2011


 Lehenik eta behin ongi egorri Asier, StatusNet-eko euskaraketa taldera 
 :-O

 On Mon, 6 Jun 2011 15:22:45 +0200, Manex Agirrezabal 
 <manex.agirrezabal a bildua gmail.com> wrote:
> Iepa Asier!!
>
> Badakit statusNet-eko itzulpen baimenak dauzkadala, baina aspaldi
> honetan, azterketak, proiektua, eta abar direla eta, nahiko
> desnokentatuta egon naiz proiektu honetan.
>
> Ba hori, Julenek esan bezala, hoberena pixkat itxarotea izango da.
> Pootleko .po fitxategia itzultzeko prest dagoenean (eskerrik asko,
> Txopi), nahi baduzu idazteko baimenak emango dizkizugu, ez dago 
> inongo
> arazorik. Julenek esan duen bezala, gomendioak egin ditzakezu baita
> ere, baina bueno ...

 Bai, ni ere baimenak ematearen aldekoa naiz. Horrela, argi daukagunean 
 zuzenean itzulpena egin dezakegu eta argi ez daukagunean gomendio bat 
 egin beste kideek erabaki bat hartzen lagun dezaten.

>
> Baina sentitzen det, ni oso deskonektatuta egongo naiz proiektu
> hontatik.
>
> Pozgarria da jendeak interesarekin hartzea statusNet-en itzulpena.
>
> Eskerrik asko!
>
> Manex
>
> Julen Ruiz Aizpuru igorleak hau idatzi zuen (2011eko ekaren 06a
> 14:56):
>  al., 2011.eko ekaren 06a 14:26(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
>
>  Kaixo berria naiz hemen.
>  Blogsoviet-en statusnet erabiltzen hasi gara
> http://status.blogsoviet.com [2]
>  Statusnet itzultzeko asmotan genbiltzan
>  http://status.blogsoviet.com/conversation/138#notice-202 [3] eta
> teketen-ek
>  zuen pootle-an lan hortan hasita zeundetela abixatu digu.
>  Izena eman eta hasteko moduan gara? Baimen berezirik behar dugu?
> Lehen
>  VLC itzultzen ibili nintzen eta piska bat ezagutzen dut pootle,
> baina
>  argibide edo jarraibiderik bota nahi badiguzue...

 Egindako lehen era bigarren itzulpen saiakerak fusionatzen nabil. 
 Nahiko aurreratu dut eta aste honetan bukatzea espero dut. Bukatutakoan 
 lanaren zati bat eginda izango dugu eta prest izango gara hirugarren 
 saiakera honetan, denon artean, StatusNet behingoz euskaratzea! Je, je, 
 je.

>
>  asier arsuaga
>  status.blogsoviet.com/artsuaga [4]
>
>  Aupa Asier, ongi etorri.
>
>  Pasa den astean Txopik esan zuenez[1] aste honetan izango du prest
> StatusNet itzultzeko fitxategia, beti ere aurretik eginda dagoen lana
> aprobetxatuz:
>
>  "OHARRA: StatusNet-eko euskaraketa utzi egin nuen, genituen bi
> bertsioak desberdinak zirelako eta msgmerge-rekin ezin zelako lana
> automatikoki aprobetxatu, baina atzo eskuz hasi nintzen fusioa egiten
> eta datorren astean orain arte egindako lana TranslateWiki-k 
> errorerik
> ez emateko moduan bilduta edukitzea espero dut. Hortik aurrera falta
> den euskaraketa Pootle-n egin ahal izango dugu."
>
>  Hortaz, ezer egiten hasi aurretik pixka bat itxaroteko gomendatuko
> nizueke, bai behintzat Txopik argi berdea eman arte.

 Atzo bertan pare bat ordu eman nituen esaldiak banan banan begiratzen. 
 Erdia baino gehiago egin dudalakoan nago. Bukatutakoan %40 euskaratuta 
 egongo dela kalkulatzen dut (gutxi gora behera). Hemen garrantzitsuena, 
 TranslateWikik PO fitxategietako kateei gehitzen dien kodeak ondo 
 gordetzean datza. TranslateWikirako zuzena den PO fitxategi bat lortzen 
 dudanean, gure Pootle-eko euskaraketa eguneratuko dut eta era erosoan 
 egin ahal izango dugu lan. Pazientzia pizkat mesedez. Ez aldatu 
 Pootle-en orain dagoen fitxategia, fusioaren ondoren aldaketa nabarmenak 
 izango ditu eta.

 Egiten ari naizen lana ez da bat ere konplexua, baina bat 
 osogogaikarria. Baina lasai, laister bukatuko bait dut eta arazo hau 
 berriz ez agertuko (hori espero dut! :-)

>
>  Baimenei dagokionez, proiektuaren kudeatzaile direnek (Txopi bera
> eta Manex, ikusten dudanez) esango dizuete aparteko baimenik behar
> duzuen edo ez. Normalean, besterik ezean, gomendioak egiteko aukera
> ematen da soilik baina zuzenean idazteko aukera ere eman daiteke.
>
>  Azkenik, Pootle-ri buruz jakin beharreko gutxienekoak wikian
> dauzkagu bilduta[2]. Gehitzeko zer edo zer ikusiz gero ez egin duda
> eta editatu lasai dokumentua, denon onurarako izango da.
>
>  Eta horixe, poztekoa da parte hartzeko gogoa duen jendea ikustea :)
>  Animo ba horrekin!
>
>  [1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-May/010867.html
> [6]
>  [2] http://librezale.org/wiki/Pootle:Gida [7]
>  _______________________________________________
>  Librezale mailing list
>  Librezale a bildua librezale.org [8]
>  http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale [9]
>
>
>
> Links:
> ------
> [1] mailto:julenx a bildua gmail.com
> [2] http://status.blogsoviet.com
> [3] http://status.blogsoviet.com/conversation/138#notice-202
> [4] http://status.blogsoviet.com/artsuaga
> [5] http://status.blogsoviet.com/artsuaga
> [6] http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-May/010867.html
> [7] http://librezale.org/wiki/Pootle:Gida
> [8] mailto:Librezale a bildua librezale.org
> [9] http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago