[Librezale] Statusnet itzultzeko prest

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Al, Eka 6, 14:56:59, CEST 2011


al., 2011.eko ekaren 06a 14:26(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
> Kaixo berria naiz hemen.
> Blogsoviet-en statusnet erabiltzen hasi gara http://status.blogsoviet.com
> Statusnet itzultzeko asmotan genbiltzan
> http://status.blogsoviet.com/conversation/138#notice-202 eta teketen-ek
> zuen pootle-an lan hortan hasita zeundetela abixatu digu.
> Izena eman eta hasteko moduan gara? Baimen berezirik behar dugu? Lehen
> VLC itzultzen ibili nintzen eta piska bat ezagutzen dut pootle, baina
> argibide edo jarraibiderik bota nahi badiguzue...
>
> asier arsuaga
> status.blogsoviet.com/artsuaga <http://status.blogsoviet.com/artsuaga>
>

Aupa Asier, ongi etorri.

Pasa den astean Txopik esan zuenez[1] aste honetan izango du prest 
StatusNet itzultzeko fitxategia, beti ere aurretik eginda dagoen lana 
aprobetxatuz:

"OHARRA: StatusNet-eko euskaraketa utzi egin nuen, genituen bi bertsioak 
desberdinak zirelako eta msgmerge-rekin ezin zelako lana automatikoki 
aprobetxatu, baina atzo eskuz hasi nintzen fusioa egiten eta datorren 
astean orain arte egindako lana TranslateWiki-k errorerik ez emateko 
moduan bilduta edukitzea espero dut. Hortik aurrera falta den 
euskaraketa Pootle-n egin ahal izango dugu."

Hortaz, ezer egiten hasi aurretik pixka bat itxaroteko gomendatuko 
nizueke, bai behintzat Txopik argi berdea eman arte.

Baimenei dagokionez, proiektuaren kudeatzaile direnek (Txopi bera eta 
Manex, ikusten dudanez) esango dizuete aparteko baimenik behar duzuen 
edo ez. Normalean, besterik ezean, gomendioak egiteko aukera ematen da 
soilik baina zuzenean idazteko aukera ere eman daiteke.

Azkenik, Pootle-ri buruz jakin beharreko gutxienekoak wikian dauzkagu 
bilduta[2]. Gehitzeko zer edo zer ikusiz gero ez egin duda eta editatu 
lasai dokumentua, denon onurarako izango da.

Eta horixe, poztekoa da parte hartzeko gogoa duen jendea ikustea :)
Animo ba horrekin!


[1] http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-May/010867.html
[2] http://librezale.org/wiki/Pootle:Gida



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago