[Librezale] zalantza itzulpenekin
Oier Mees
oier.mees a bildua gmail.com
Ast, Uzt 14, 10:24:20, CEST 2011
Milesker erantzun azkarrarengatik.
Indicator-ak ubuntun goiko eskubialdian egoten diren aplikazioak dira.
Messaging-menua, egitegia, interneta kudeatzeko aplikazioa etab. Badaude
eguraldia edo CPU-aren informazioa erakusten duten indicator instalagarriak.
Launchpad-eko x programaren errore txostenak zerrendatzen eta estekatzen
dituenez uste dut termino hori kasu honetan egokiago dela."
Programa-errorerekin" beldur naiz ea erabiltzaileek ez ote luketen gaizki
ulertuko programa bertan bug bat dagoela edo bilatzen duela.
Izena hizkuntza batzuetan itzuli dute eta beste batzuetan aldiz ez, beraz
momentuz ez dut itzuliko. "Errore txostenen adierazlea" izen pixkat luzea
eta agian ez oso ulergarria da ezta?
Oier
2011/7/14 Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>
> og., 2011.eko uztren 14a 09:30(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>
> Kaixo,
>> indicator-bug izeneko aplikazio bat ari naiz zuzentzen. Ez dakidana da
>> izena ea izena itzuli edo horrela utzi, "akats-adierazlea" ondo egongo
>> litzateke? "bug" nola itzuli ohi da, "akats txosten"?
>> Kontextua uler dezazuen, ubunturentzako "indicator" bat da eta
>> Launchpad-en dagoen proiektu jakin baten bug zerrenda bat erakusten du,
>> berriak daudenean ikonoaren kolorea aldatuz eta bug baten klikatuz
>> nabigatzailean bug horren Launchpad orria irekiz.
>> Ongi izan,
>> Oier
>> https://translations.**launchpad.net/indicator-bug/**
>> trunk/+pots/indicator-bug/eu/+**translate<https://translations.launchpad.net/indicator-bug/trunk/+pots/indicator-bug/eu/+translate>
>>
>>
> Izenari dagokionez, eginbide arrunta dela uste baduzu, itzul ezazu.
> Begiratu beste hizkuntzek egiten dutena ere bai[1].
>
> "Indicator" bat zer den ez dakit oso ondo ulertu dudan. Izena itzultzea
> erabakitzen baduzu eta luzera-mugarik ez badago, "programa-erroreen
> adierazlea" erabil dezakezu.
>
> "Bug" itzultzeko, besteren artean "programa-errore" erabili ohi da[2].
> Esaldi konkreturen batean "bug report" agertzen bada, "errore-txosten"
> erabil daiteke halaber.
>
> [1] http://librezale.org/wiki/**Arau_orokorrak#Izen_propioak<http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Izen_propioak>
> [2] http://eu.open-tran.eu/**suggest/bug<http://eu.open-tran.eu/suggest/bug>
> ______________________________**_________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110714/98692163/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago