[Librezale] zalantza itzulpenekin
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ast, Uzt 14, 09:50:52, CEST 2011
og., 2011.eko uztren 14a 09:30(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
> indicator-bug izeneko aplikazio bat ari naiz zuzentzen. Ez dakidana da
> izena ea izena itzuli edo horrela utzi, "akats-adierazlea" ondo egongo
> litzateke? "bug" nola itzuli ohi da, "akats txosten"?
> Kontextua uler dezazuen, ubunturentzako "indicator" bat da eta
> Launchpad-en dagoen proiektu jakin baten bug zerrenda bat erakusten du,
> berriak daudenean ikonoaren kolorea aldatuz eta bug baten klikatuz
> nabigatzailean bug horren Launchpad orria irekiz.
> Ongi izan,
> Oier
> https://translations.launchpad.net/indicator-bug/trunk/+pots/indicator-bug/eu/+translate
>
Izenari dagokionez, eginbide arrunta dela uste baduzu, itzul ezazu.
Begiratu beste hizkuntzek egiten dutena ere bai[1].
"Indicator" bat zer den ez dakit oso ondo ulertu dudan. Izena itzultzea
erabakitzen baduzu eta luzera-mugarik ez badago, "programa-erroreen
adierazlea" erabil dezakezu.
"Bug" itzultzeko, besteren artean "programa-errore" erabili ohi da[2].
Esaldi konkreturen batean "bug report" agertzen bada, "errore-txosten"
erabil daiteke halaber.
[1] http://librezale.org/wiki/Arau_orokorrak#Izen_propioak
[2] http://eu.open-tran.eu/suggest/bug
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago