[Librezale] StatusNet translatewikin eta Librezaleren wikian
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Uzt 7, 00:35:05, CEST 2011
On az., 2011.eko uztren 06a 13:53, Asier Arsuaga wrote:
> Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com <mailto:asiersar a bildua yahoo.com>> igorleak
> hau idatzi zuen (2011eko ekaren 30a 08:52):
>
> Kaixo egunon.
>
> Ikusi dut Translatewiki.net-en jadanik agertzen direla
> StatusNet-erako guk egindako itzulpenak:
> http://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet/stats/trunk
>
> Hala ere, hori core-a bakarrik da. StatusNet-en pluginak itzuli
> gabe daude:
> http://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&group=out-statusnet-plugin-0-all&language=eu
> <http://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&group=out-statusnet-plugin-0-all&language=eu>
> Norbait animatzen bada...
>
> Bestalde, Librezalen orri bat sortu dut StatusNet-i buruz:
> http://librezale.org/wiki/StatusNet
>
Ni arduradun jarri izana ez zait axola, baina norbaitek ardura hartu
nahi badu, esan besterik ez du. Benetan. Nik Wordpress-i jarraipena eman
nahi diot eta orain StatusNet-i ere bai, baina oso sartua ez nagoela
aitortzen dut. Norbaitek ardura hori hartu nahi badu, esatea besterik ez du.
>
> Txopi jarri dut arduradun modura, ze uste dut berak proposatu
> zuela itzulpen hau, baina beno, ez dauka zertan izan beharrik.
> Beno, egia esan ez dakit nondik datorren StatusNet itzultzeko
> lehen proposamena, uste dut Txopik ezer aipatu baino lehen
> bazegoela StatusNet gure Pootlen jarrita.
> http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-February/010789.html
>
> Ez dit denborarik eman posta-zerrenda hobeto begiratzeko. Beste
> norbaitek gehiago badaki, mesedez osatu Librezalerako sortu dudan
> orria, "Lokalizazioa" atalean parte hartu duten besteak aipatuz.
>
> Asier.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org <mailto:Librezale a bildua librezale.org>
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
>
> Bueno azkenean teketenek lortu du http://status.blogsoviet.com
> euskerazko bertsioan martxan jartzea
> http://status.blogsoviet.com/notice/408.
>
PO fitxategi arrunta izango balitz ez legoke inongo arazorik. PO hori
Pootle-era igo eta kitto.
Baina StatusNet-ek TranslateWiki erabiltzen duenez eta webgune horrek PO
barnean msgid eta msgstr eremuez gain msgctxt eremua ere erabiltzen
duenez, kontuz ibili behar gara. Badirudi Pootle-ek mota honetako POak
ondo kudeatzen dituela, baina fusioak eta abarrak egiten ditugunean
emaitza gero TranslateWiki-ra igotzen jarraitu dezakegula ziurtatu behar
gara. Nik egiten dudana da, POa aldatu (fusionatu...) eta
TranslateWiki-ra igo, errorerik ematen ez duela ziurtatzeko. Han
errorerik ematen ez badu, gure Pootle-era igotzen dut eta denon artean
lanean jarraitzen dugu.
TranslateWiki proiektu irekia da eta beraz, nahi duen guztiak eska
dezake StatusNet-en euskaraketan parte hartzeko baimena. Ez nik bakarrik :-)
> Asier Garaialdek ere lortu du bere statusneta euskeraz martxan jartzea
> https://twitter.com/agara/statuses/88556126488113153
>
> Orain po berri hoietakoren bat igotzea komeni da pootle-era?
>
> Bestalde, hemendik aurrera zuzendu beharreko akatsak pootle-n bertan
> zuzenduko ditugu?
>
> Adibide batzuk "nork" ingelesezko "from"-etik itzulia
>
> <http://status.blogsoviet.com/notice/412>orain dela 22 minutu
> inguru nork web<http://status.blogsoviet.com/notice/412>
>
>
> edo aldagaia azaltzen den esaldi hauek (%s ezin al da ba esaldi
> haseran jarri?):
>
> %S KIDE DEN TALDEAK
>
> %s eta lagunak
>
>
> "register" eta "login" biak "izena eman" bezela itzuliak bata
> bestearen ondoan agertzen dira, eta horrelakoak...
>
> Ah! pluginak euskeratzeko ni behintzat prest nago, pootle bidez egingo
> dugu ala zuzenean translatewikin? Plugin mordoa dauzka
Nahi duzuen bezala, baina nik pertsonalki Pootle nahiago dut.
TranslateWiki-k ez ditu iradokizunak egiten. Formatu akatzak ere ez ditu
aurreikusten eta bilaketak egiteko modurik ez dut ikusi. Erosoago lan
egiteko POa jaisten baduzu, igotzeko prosezua ez da bat ere erosoa.
Pootle-en fitxategia kolpean igotzen da eta kitto. TranslateWiki-n
kateak zatika igotzen dira (StatusNet-eko Core-a, duen luzeragatik,
zazpi zatitan edo igo behar da) eta gainera kate bakoitzena dauden
aldaketak baieztatu beharra dago. Pootle-ek mila buelta ematen ditu
TranslateWiki delakoari.
Horregatik plugin-ak eta euskaratu nahi dugun guztia Pootle-era igotzea
proposatzen dut eta lana bukatu dugunean TranslateWiki-ra pasatzea.
Baina beno, proposamen bat besterik ez da. Plugin-ak euskaratu nahi
dituenak erabaki dezala non egin nahi duen lan.
Txopi.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110707/e583a35e/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago