[Librezale] StatusNet / Identi.ca euskaraz
Manex Agirrezabal
manex.agirrezabal a bildua gmail.com
Iga, Ots 27, 18:09:20, CET 2011
Baimenak dituzu jadanik!
Ondo ibili!!
Manex
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko otsren 26a
21:27):
> Manex Agirrezabal(e)k dio:
> > Iepa Txopi!
> >
> > Librezaleko pootle-n badago statusNet-en .po fitxategia.
> >
> > Itzulpen lanetan gabiltza, baina karrera bukaerako proiektuarekin eta
> > hainbat irakasgairekin nabilenez, nik bereziki, egun hauetan denbora
> > gutxi eskeini ahal izan diot.
> >
> > Kontua da, iadanik %92-%94a inguru itzulita dagoela. Beraz, hemendik
> > gutxira, statusNet-ekoei bidaltzeko moduan egongo da.
> >
> > Pasa den irailean igo genuen proiektua pootle-ra, eta lanean gabiltza.
>
> Irailetik StatusNet euskaratzen gabiltza orduan? Ba ez nekien!
> Noizbehinka itzulpena igo behar genuke, horretarako TranslateWikin izena
> eman, off-line lan egiteko baimenak eskatu eta fitxategia orrialde
> honekin igotzea besterik ez dago: (baimenak behar dira ikusteko)
> https://translatewiki.net/wiki/Special:ImportTranslations
>
> Nahi baduzue nik neuk egin dezaket. Edo beste edonork noski.
>
> >
> > Itzulpenak bidaltzeko baimenak nahiko bazenitu, eman diezazkizuket, nahi
> > badezu.
>
> Bai, mesedez, emaizkidazu baimenak. Irailetik hona kate berriak,
> zahartutako kateak, aldatutakoak eta abar egongo dira. Daukaguna
> berriztuko dut eta bidali egingo dizut Pootlen kargatu dezazun. Horrela
> egungo bertsioa euskaratu ahal izango dugu (hilabete hauetan kateak
> aldatu baldin badira noski).
>
> >
> > Portzierto[1], pootle ondo al dabil?
> >
> > Oraintxe sartu naiz eta AIREAN izeneko argazki bat ageri da. Ez dakit
> > zer izan daitekeen.
>
> Hey_neken SSL zertifikatuak sartzen dabil justo orain eta horregatik
> gertatu zaizu hori (niri berdina gertatu zait). Nabigatzaileko katxeak
> ezabatu eta ondo ikusiko duzu.
>
> >
> > Portzierto[2], aste honetan (barkatu orain arte aipatu ez izana), garai
> > batean informatika fakultatean aipatu genuen itzul-party-a egingo dugu.
> > Informatika fakultatean bertan izango da, 0.4 laborategian. Hasiera
> > batean, pootle, lokalize, poedit eta omegaT-ri buruz hitz egitea
> > pentsatua genuen, baina bukaeran, karga gehiegi izan zitekeelakoan,
> > pootle-i buruz bakarrik hitz egingo dugu.
> >
> > Oso maila basikoan kontatuko dugu nola egin daitezkeen itzulpenak pootle
> > bidez, azken finean, ez dugu bakarrik informatikariak etortzerik nahi,
> > beste fakultateetako jendea ere animatu nahi dugu itzulpen lanetara.
> >
> > Bueno, hori izan da dena, barkatu orain arte mezurik ez bidaltzea eta
> > bizitza seinalerik ez ematea.
> >
> > Besterik gabe,
> >
> > Manex Agirrezabal
>
> Agur t'erdi,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110227/2a104240/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago