[Librezale] StatusNet / Identi.ca euskaraz

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Ots 27, 22:02:08, CET 2011


Manex Agirrezabal(e)k dio:
> Baimenak dituzu jadanik!

Eskerrik asko. Pootlen sartu eta errepaso bat eman diot StatusNet-eko
itzulpenari. Baimenak dauzkadanez "topatu" erabiltzailearen gomendio
asko onartu ditut, kate dexente itzuli ditut eta... beste gauza bat egin
dut:

kontua da hainbat eta hainbat kate itzulita bezala agertzen zirela
egitan itzulpenaren testua ingelesezko berdina zela. Hau da, horrela
egon beharrean:

Ingelesez: Send
Euskaraz:

Horrela zeuden hainbat eta hainbat kate:

Ingelesez: Send
Euskaraz: Send

Noski, horrek itzulita dagoenaren ehunekoa izan behar zena baino
altuagoa agertzea eragiten zuen. Orain, euskaraketa %62 da.

Beraz, badugu lana aurretik! :-D
http://pootle.librezale.org/eu/statusnet/

Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago