[Librezale] StatusNet / Identi.ca euskaraz

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Lar, Ots 26, 21:27:33, CET 2011


Manex Agirrezabal(e)k dio:
> Iepa Txopi!
> 
> Librezaleko pootle-n badago statusNet-en .po fitxategia.
> 
> Itzulpen lanetan gabiltza, baina karrera bukaerako proiektuarekin eta
> hainbat irakasgairekin nabilenez, nik bereziki, egun hauetan denbora
> gutxi eskeini ahal izan diot.
> 
> Kontua da, iadanik %92-%94a inguru itzulita dagoela. Beraz, hemendik
> gutxira, statusNet-ekoei bidaltzeko moduan egongo da.
> 
> Pasa den irailean igo genuen proiektua pootle-ra, eta lanean gabiltza.

Irailetik StatusNet euskaratzen gabiltza orduan? Ba ez nekien!
Noizbehinka itzulpena igo behar genuke, horretarako TranslateWikin izena
eman, off-line lan egiteko baimenak eskatu eta fitxategia orrialde
honekin igotzea besterik ez dago: (baimenak behar dira ikusteko)
https://translatewiki.net/wiki/Special:ImportTranslations

Nahi baduzue nik neuk egin dezaket. Edo beste edonork noski.

> 
> Itzulpenak bidaltzeko baimenak nahiko bazenitu, eman diezazkizuket, nahi
> badezu.

Bai, mesedez, emaizkidazu baimenak. Irailetik hona kate berriak,
zahartutako kateak, aldatutakoak eta abar egongo dira. Daukaguna
berriztuko dut eta bidali egingo dizut Pootlen kargatu dezazun. Horrela
egungo bertsioa euskaratu ahal izango dugu (hilabete hauetan kateak
aldatu baldin badira noski).

> 
> Portzierto[1], pootle ondo al dabil?
> 
> Oraintxe sartu naiz eta AIREAN izeneko argazki bat ageri da. Ez dakit
> zer izan daitekeen.

Hey_neken SSL zertifikatuak sartzen dabil justo orain eta horregatik
gertatu zaizu hori (niri berdina gertatu zait). Nabigatzaileko katxeak
ezabatu eta ondo ikusiko duzu.

> 
> Portzierto[2], aste honetan (barkatu orain arte aipatu ez izana), garai
> batean informatika fakultatean aipatu genuen itzul-party-a egingo dugu.
> Informatika fakultatean bertan izango da, 0.4 laborategian. Hasiera
> batean, pootle, lokalize, poedit eta omegaT-ri buruz hitz egitea
> pentsatua genuen, baina bukaeran, karga gehiegi izan zitekeelakoan,
> pootle-i buruz bakarrik hitz egingo dugu.
> 
> Oso maila basikoan kontatuko dugu nola egin daitezkeen itzulpenak pootle
> bidez, azken finean, ez dugu bakarrik informatikariak etortzerik nahi,
> beste fakultateetako jendea ere animatu nahi dugu itzulpen lanetara.
> 
> Bueno, hori izan da dena, barkatu orain arte mezurik ez bidaltzea eta
> bizitza seinalerik ez ematea.
> 
> Besterik gabe,
> 
> Manex Agirrezabal

Agur t'erdi,

Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago