[Librezale] Egutegia 2012

Gorka Azkarate Zubiaur gorkaazkarate a bildua gmail.com
Ast, Abe 29, 13:57:27, CET 2011


Kaixo Librezaleok

Iazko nire ikasle batzuekin jolasean egutegiak sortu genituen eta,
txantiloia behin prestatuta, aurten ere "Librezale.org 2012 egutegi" pare
bat sortu dut.

Nire asmoa taldea eta software librea ezagutarazteko gauza sinpatiko bat
sortzea eta, zuei egoki iruditzen bazaizue, banatzea, oparitzea.

Aurrezki Kutxek eta Arantzazuko frantziskotarrek gero eta egutegi gutxiago
oparitzen/saltzen duten garaietan, agian baten batek eskertuko ditu
norberak inprimatu eta etxeko hozkailuan eskegitzeko moduko egutegi hauek.

Nahi nukeena zera da, pdf bertsioaz gain odp bertsioa ere sarean eskegitzea
norberak bere aldaketak egiteko aukera irekiago utzita.

 Badago "gure zerbitzarian" eskegitzerik? pdf-ak 1,5 Mb ditu eta odp-ak 4,8
Mb.

Oraingoz SlideSharen eskegi dut lehen zirriborroa.

http://www.slideshare.net/gorkaazk/01-librezale-egutegia-2012
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111229/63673341/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago