[Librezale] cryptocat euskaraz

Mikel Iturbe Urretxa mikel a bildua hamahiru.org
Ast, Abe 22, 16:45:05, CET 2011


Arrastion,

Aste honetan, Cryptocat [1] euskaratu dut, hainbat pertsonen artean
elkarrizketak era pribatuan izatea ahalbidetzen duen tresna (detaile
tekniko batzuk wikipedian [2] aurki daitezke). Dozena bat esalditara
heltzen ez den web aplikazio txikia da, baina nik noizbait erabili dut
(pasahitzen bat konpartitzeko adibidez) eta euskal komunitatearentzat
erabilgarria izan daitekeen produktua dela uste dut, hortik euskaratu
izana (gehiena dago euskaratuta, baina antza denez ez da %100
lokalizagarria). Gure zerbitzari batean ere erabili daitekeen
zerbitzua da hau. kodea [3] jaitsita eta gurean jarrita, norbaiti
interesatzen bazaio.

Proiektua kode-irekikoa da, baina ez da librea (CC-BY-NC-SA lizentzia
du), horregatik ez dut gehitu Librezaleko proiektuen artean. Dena den,
egokia baderitzozue, gehituko dut.

besterik gabe,

gaiztoak izan,

mikel

[1] https://crypto.cat
[2] https://secure.wikimedia.org/wikipedia/en/wiki/Cryptocat#Operation
[3] https://github.com/kaepora/cryptocat/



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago