[Librezale] Egutegia 2012

Ander Elortondo ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Abe 29, 14:09:01, CET 2011


Aupa!

mundiala txo!
Zuzenketa txikia: Ekaineko izenburuan maiuskula eta minuskula saltsa
duk.....

Auzoko elkartean jartzeko ilargiak falta. dena ezin...
odp igotzen baduk eta alaba jaiotzak tarterik uzten badit, ea nik jartzen
dizkiodan...

igotzean abisatu!

Ander.


2011/12/29 Gorka Azkarate Zubiaur <gorkaazkarate a bildua gmail.com>

>
> Kaixo Librezaleok
>
> Iazko nire ikasle batzuekin jolasean egutegiak sortu genituen eta,
> txantiloia behin prestatuta, aurten ere "Librezale.org 2012 egutegi" pare
> bat sortu dut.
>
> Nire asmoa taldea eta software librea ezagutarazteko gauza sinpatiko bat
> sortzea eta, zuei egoki iruditzen bazaizue, banatzea, oparitzea.
>
> Aurrezki Kutxek eta Arantzazuko frantziskotarrek gero eta egutegi gutxiago
> oparitzen/saltzen duten garaietan, agian baten batek eskertuko ditu
> norberak inprimatu eta etxeko hozkailuan eskegitzeko moduko egutegi hauek.
>
> Nahi nukeena zera da, pdf bertsioaz gain odp bertsioa ere sarean
> eskegitzea norberak bere aldaketak egiteko aukera irekiago utzita.
>
>  Badago "gure zerbitzarian" eskegitzerik? pdf-ak 1,5 Mb ditu eta odp-ak
> 4,8 Mb.
>
> Oraingoz SlideSharen eskegi dut lehen zirriborroa.
>
> http://www.slideshare.net/gorkaazk/01-librezale-egutegia-2012
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111229/7b86424a/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago