Kaixo Librezaleok

Iazko nire ikasle batzuekin jolasean egutegiak sortu genituen eta, txantiloia behin prestatuta, aurten ere "Librezale.org 2012 egutegi" pare bat sortu dut.

Nire asmoa taldea eta software librea ezagutarazteko gauza sinpatiko bat sortzea eta, zuei egoki iruditzen bazaizue, banatzea, oparitzea.

Aurrezki Kutxek eta Arantzazuko frantziskotarrek gero eta egutegi gutxiago oparitzen/saltzen duten garaietan, agian baten batek eskertuko ditu norberak inprimatu eta etxeko hozkailuan eskegitzeko moduko egutegi hauek.

Nahi nukeena zera da, pdf bertsioaz gain odp bertsioa ere sarean eskegitzea norberak bere aldaketak egiteko aukera irekiago utzita.

Badago "gure zerbitzarian" eskegitzerik? pdf-ak 1,5 Mb ditu eta odp-ak 4,8 Mb.

Oraingoz SlideSharen eskegi dut lehen zirriborroa.

http://www.slideshare.net/gorkaazk/01-librezale-egutegia-2012