[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
Oier Mees
oier89rider a bildua gmail.com
Ast, Urr 21, 22:38:58, CEST 2010
> Date: Thu, 21 Oct 2010 13:01:23 +0200
> From: Julen <julenx a bildua gmail.com>
> Subject: Re: [Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
> To: librezale a bildua librezale.org
> Message-ID: <4CC01D83.6030208 a bildua gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-15; format=flowed
>
> og., 2010.eko urrren 21a 12:48(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> >
> > Ulertzen dut erosoagoa dela itzulpenak beti modu berean egitea, eta ez
> ikasi
> > behar izatea bakoitzean lokalizaziorako sistema berri bat (kasu honetan
> > Transifex), gainera itzulpenen koherentzia handiagoa da. Hala ere, nire
> iritzia
> > da aplikazioak *beti* bere jatorrizko lekuan itzuli behar direla.
> >
>
> +1
>
> Ubunturi leporatu zaizkion gauzen artean upstream proiektuekin izan duen
> komunikazio/kolaborazio exkaxa da. Azkenaldian gauzak hobetu diren
> arren, horren adibide besterik ez da hau.
>
Ados honetan, upstream eta launchpaden artean kolaborazioa hobetu da baina
hala ere ez dago gustatuk litzaiguken egoeran. Adibidez shotwell-en
launchpaden egindako itzulpenak ez dira upstreamera bidali. Kasu batzuetan
bidalketak automatizatuta daudela uste dut, besteetan oraindik itzultzaileak
berak bidali behar ditu.
>
> Hortaz komunikazio arazoa Ubuntuk du kasu honetan. Gainera, Asierrek
> ondo eman ditu eman beharreko urratsak beraz hemen ezin da ezer leporatu.
>
> Lana bikoizteko arriskua beti egongo da, aurretik ondo informatzen ez
> denaren aldetik ordea.
>
Launchpad ez da erabiltzen bakarrik ubunturentzako itzulpenak egiteko
upstream proiektu batzuk launchpad bera erabiltzen dutelako itzulpenak
egiteko, beraz ez da Ubunturen arazoa soilik. Arriskutsua itzulpenak bi
plataforma desberdinetan ahalbidetzea da orduan itzulpen desberdinak sortzen
direlako, lana bikoizketak etab. Bestalde, inork ez dio Asierri leporatzen
ezer oker egin duenik (alderantziz!), kontua da norbaitek horrelako itzulpen
bat egingo duenean nolabait horren berri emateak, zerrendan adibidez, lan
bikoizketak ekidin ditzakela. Adibidez, zuek bazenekiten Asier itzulpen
horretan lanean ari zela? Nola? Nola "informatu ondo"?
Ondo segi,
Oier
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101021/ba058c12/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago