[Librezale] Shotwell argazki-kudeatzailea euskaraz
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urr 21, 22:54:56, CEST 2010
og., 2010.eko urrren 21a 22:38(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>
> Launchpad ez da erabiltzen bakarrik ubunturentzako itzulpenak egiteko
> upstream proiektu batzuk launchpad bera erabiltzen dutelako itzulpenak
> egiteko, beraz ez da Ubunturen arazoa soilik. Arriskutsua itzulpenak bi
> plataforma desberdinetan ahalbidetzea da orduan itzulpen desberdinak
> sortzen direlako, lana bikoizketak etab. Bestalde, inork ez dio Asierri
> leporatzen ezer oker egin duenik (alderantziz!), kontua da norbaitek
> horrelako itzulpen bat egingo duenean nolabait horren berri emateak,
> zerrendan adibidez, lan bikoizketak ekidin ditzakela. Adibidez, zuek
> bazenekiten Asier itzulpen horretan lanean ari zela? Nola? Nola
> "informatu ondo"?
Bai, lokalizazioa hasterakoan onena hori da, lan hori egitera zoazela
esatea eta beharrezkoa izanez gero, laguntza eskatzea.
Dena den, baita ere beharrezkoa da lan bat egiten hasi aurretik
jatorrizko iturrietara jotzea (garatzaileak) edo ohiko
itzulpen-taldeetan galdetzea. "Ondo informatzea"rekin hori besterik ez
nuen esan nahi.
Taldeko aitonek aspaldi idatzi zuten:
http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida#Lokalizazioa_hasi_baino_lehen:_koordinazioa
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago