[Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Or, Urr 15, 12:36:20, CEST 2010


Niretzat aukera ona da Azokarena.
Ez hori, hackin ekintzaren bat ere planteatuko nuke, sinbolikoa bada be...
han dauden ordenadoreak ikusi, nabigatzaileak...
eta ea zelan dauden, euskaraz, sistema operatiboak...

Pegata batzuk jartzea aski litzateke.  Eta foto hori gure
librezale.orggunean jarri, eta sareetan barna zabaldu, prentsara
igorri....

Euskal kultura... ez da librea, zoritxarrez!

Bilera Euban egiteari, bai eta bai. Aurrekoan behintzat oso abegikor hartu
gintuzten eta. Guardasola han ahaztuta utzi nuen arren, oso oroitzapen ona
dut, bilkurarena. Bi urte beranduago... horretan jarraitzen baitugu.

Eguna eta ordua, zehazten hasi behar. Eta gero publiko egin...

patxik

Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2010eko urrren 15a
12:21):

> Asier Sarasua-(e)k idatzi zuen:
> >
> > ----- Original Message ----
> >> From: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> >> To: librezale a bildua librezale.org
> >> Sent: Fri, October 15, 2010 12:03:54 AM
> >> Subject: [Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)
> >>
> >> Asier Sarasua(e)k dio:
> >> [...]
> >> > 1.- Librezaleren helburua, softwarea  euskaraz jartzea.
> >> > Proiektu asko ditugu orain, eta garrantzitsu batzuk  eguneratu egin
> >> behar
> >>dira,
> >>
> >> > batez ere Mailman eta WordPress; baina  besteak ere, batez ere
> >> Mozillakoak,
> >> > eguneratuta mantendu behar dira,  eta horrek ere lana eskatzen du.
> >>Garrantzitsua
> >>
> >> > iruditzen zait jakitea  zenbat gauden prest itzulpenak egiteko, hori
> >> da
> >> > Librezaleren mamia. Ez  soilik prest egotea, egin egitea ere bai.
> >> > Mikelek WordPressi ekingo  diola esan duenez, ni Mailman eguneratzeko
> >> prest
> >>nago.
> >>
> >> > Hala ere, urrian  ezingo dut, ze beste kontu batean sartuta nago
> >> orain.
> >> > Librezale  zerrendan 78 e-posta helbide harpidetuta daude. Berriro
> >> esango
> >>dut, ze
> >>
> >> >  kontu honen inguruko gakoetako bat iruditzen zait: softwarea
> >> itzultzeko
> >>prest
> >>
> >> > nor dagoen eta itzulpenak nork egingo dituen jakitea garrantzitsua
> >> da.
> >> [...]
> >>
> >> Parkatuko nauzue hainbeste egunetan erantzun ez izana baina  gainezka
> >> nabil hainbat gauzekin eta nahiko nukeena baino askoz denbora  gutxiago
> >> daukat Librezaleren gauzetan aritzeko.
> >>
> >> Mezu hau Asierrek  idatzitako lehen puntuagatik dator, baina nik
> >> orokortu
> >> nahiko nuke. Zer da  Librezale? Denok ideia berdina al dugu Librezale
> >> denari buruz?
> >>
> >> Gogoan  dut nik ere Librezaleren jarduera eta helburuei buruz ideia
> >> berdina nuela  (software librea euskarara lokalizatzea) eta orduan
> >> Osoitz
> >> Elkorobarrutiak,  talde honen sortzaile garrantzitsuenetarikoa, espero
> >> ez
> >> nituen azalpenak eman  zizkin (beno, niri eta bilera hortan geunden
> >> guztioi).
> >>
> >> Nik uste nuen  Librezale software librea euskaratzeko proiektu bat zela.
> >> Eta ez da gutxi  hori ere! Kontua da, Librezalek bere lehen urteetan
> >> software libre ezagun  batzuk euskaratzeaz gain (Mozilla fundaziokoak
> >> gehien bat), software libreko  lizentzia batzuk ere euskaratu zituela
> >> (GPL eta LGPL oker ez banago). Foro  batzuk ere martxan jarri ziren eta
> >> bertan software librearekin lotuta ez  zeuden laguntza foroak ere
> >> baziren
> >> (Windows eta MacOS oker ez  banago).
> >>
> >> Ez hori bakarrik, gogoan dut Joxe Rojas-ek MacOS X berak  bakarrik
> >> euskaratu zuenean eta Librezaleko kideoi bere lanaren emaitza  bidali
> >> zigunean. Ni harrituta nengoen Librezale barruan sistema  eragile
> >> pribatiboei nolabaiteko sostengua emateagatik. Eztabaida bat sortu  zen
> >> eta Osoitzek eta besteren batek esaten zuena (askoz gehiago ere ez
> >> ginen
> >> :-), Librezaleren helburua euskara IKTetan hedatzea eta sustatzea  zela.
> >> Eta jendeari euskara erabiltzen laguntzeko, erabiltzen zituzten  tresnak
> >> euskaratzea oso garrantzitsua zela. Baina ez hori bakarrik,  software
> >> librea (oraingoz) erabiltzen ez zutenek ere euskaraz egiteko  aukera
> >> ematea gure helburuen artean egon zitekeela.
> >>
> >> Ni haseran ez  nengoen ados, software librearen aldekoa bait naiz oso,
> >> baina ulertzen nuen  azalpenok eta ekimen horiek errespetagarriak
> >> iruditzen zitzaizkidan eta  Librezaleren baitan ikuspuntu horiek
> >> zeuzkatenak ere sar  zitezkeela.
> >>
> >> Beranduago, Librezalek Creative Commons lizentziak  euskaratzeko egin
> >> zen
> >> saiakera batetan lagundu zuen. Ez dakit talde bezala  hori babestera
> >> heldu baginen, baina gogoan dut Librezaleko bat baino gehiago  saltsa
> >> horretan ibili zela. Eta noski Creative Commons lizentziak  eduki
> >> libreekin dute zerikusia, ez software librearekin  zehazki.
> >>
> >> Gogoan dut baita Librezaleko beste kide batek eta biok  euskarazko
> >> liburuen bookcrossing bat egiteko gogoak genituela eta  horretarako
> >> webgune bat nola prestatu pentsatzen ibili ginela. Azkenean ez  genuen
> >> ezertxo ere egin (guztioi hainbatetan gertatzen zaigun bezala),  baina
> >> gogoan dudanagatik proiektu hori Librezaleren baitan aurrera  ateratzea
> >> pentsatu genuen. Zergatik? Ba Euskararen aldeko ekimen bat zelako  eta
> >> Internet tartean zegoelako.
> >>
> >> Guzti honekin esan nahi dudana da,  nire uste apalean Librezale ez dela
> >> soilik software librea euskarara  lokalizatzeko talde bat. Hori da eta
> >> beti izan da Librezaleren jarduera  nagusia eta ziur nago kanpoko jende
> >> gehienak horrekin lotzen gaituela, baina  nire ikuspuntu pertsonaletik
> >> Librezale IKTetan euskara zabaltzeko eta  indartzeko ekimen bat da.
> >> Azken
> >> finean hori bait da nire ustez gu guztiok  elkartzen gaituena. Euskara
> >> eta teknologia. Gehienok, guztiok ez bada,  software librearen aldekoak
> >> izango gara zalantzarik ez horretaz, baina baita  estandar irekien
> >> aldekoak, eduki libreen aldekoak, protokolo irekien  aldekoak, egileek
> >> beraien eskubideak kudeatu ditzaten aldekoak, eta  abar.
> >>
> >> Software libreak dituen abantaila ugariei esker, gure eskuetan  dago
> >> software mordoa euskaratzea. Guretzat software librea tresna  eta
> >> helburua da, biak, IKTetan euskararen erabilera hedatzeko aukera
> >> bikaina
> >> ematen bait digu. Baina IKTetan euskararen erabilera hedatzeko  beste
> >> modu askotxo daude. Eta nire ustez beste modu horiek nolabait  kontutan
> >> izan behar genituzke. Software euskaraketara mugatuko bagina,  horrek
> >> esan nahiko luke Joakin Balentziari bere liburuak (lizentzia  libreekin)
> >> Interneten argitaratzen laguntzea ez zela gure jarduera osatzen  duen
> >> gauza bat izango, baizik eta gure jardueratik kanpo dagoen  zerbait.
> >> Orain arte hori ez da nik pentsatu dudana. Baina egongo da  horrela
> >> pentsatzen duenik. Beraz, orain proiektuan parte hartzen dugunon  artean
> >> Librezale zer den hausnartzea egokia izango litzatekeelakoan  nago.
> >>
> >> Nahi baduzue hari honetan, beste batetan, Euban... azken  finean
> >> Librezale zer den definitzea egin beharreko zerbait genuen lehendik
> >> ere:
> >> http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale
> >>
> >
> > Nire kezka ez da zer den Librezale. Zuk esan duzun guztia ondo iruditzen
> > zait.
> > Nire mezuan Librezaleren lana aipatzen nuen, baina sarrera bat besterik
> ez
> > zen
> > askoz gehiago kezkatzen nauen bigarren galderari bati erantzuna
> bilatzeko:
> > zenbat garen Librezale eta zenbatek daukagun lanean jarraitzeko gogoa.
> >
> > http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale%3F helbidean agertzen den
> > guztiarekin
> > ados nago. Zuetako norbaitek Window 7 euskaratu nahi badu, ez daukat
> > arazorik
> > horrekin, ezta orri horretan aipatzen diren beste edozein jarduerarekin.
> >
> > Baina momentu honetan, hor esaten diren guztietatik lan gehien daukagun
> > atala
> > software librea euskaratzearena da, ze badaude guk euskaraz mantendu
> > "behar"
> > "omen" ditugun aplikazioak. Horretatik aparte, bloga mantendu behar da,
> > foroetan
> > erantzunak eman (nahiz eta azken aldian nahiko geldirik egon), Twitter
> eta
> > Identi.ca-n #librezale etiketarekin mezuak bidali, eta oso presazkoa
> dena,
> > azpiegitura teknikoarekin (ostatazea, domeinua, dirua etab.) zer egin
> > behar dugun erabaki.
>
> Bai, bai, Asier. Arrazoi oso daukazu. Ostalariarena oso premiazkoa da eta
> software euskaraketak mantentzea ere bai. Aipatzen dituzun besteak ere
> egin beharko genituzke.
>
> Hilabete eta erdi falta da Durangoko Azokarako (Abenduaren 4tik 8ra).
> Aurreko bileran bezala azokarekin batera bilduko gara ezta? Parkatu
> galdera baina korrika nabil gauza guztiak egiten eta ez zait argi geratu
> korrika irakurri ditudan mezuekin Euban Azoka egunetan bilduko garen.
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101015/4b716309/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago