[Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Urr 15, 12:21:59, CEST 2010
Asier Sarasua-(e)k idatzi zuen:
>
> ----- Original Message ----
>> From: Txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Fri, October 15, 2010 12:03:54 AM
>> Subject: [Librezale] Zer da Librezale? (Lehen: Euba 2.1)
>>
>> Asier Sarasua(e)k dio:
>> [...]
>> > 1.- Librezaleren helburua, softwarea euskaraz jartzea.
>> > Proiektu asko ditugu orain, eta garrantzitsu batzuk eguneratu egin
>> behar
>>dira,
>>
>> > batez ere Mailman eta WordPress; baina besteak ere, batez ere
>> Mozillakoak,
>> > eguneratuta mantendu behar dira, eta horrek ere lana eskatzen du.
>>Garrantzitsua
>>
>> > iruditzen zait jakitea zenbat gauden prest itzulpenak egiteko, hori
>> da
>> > Librezaleren mamia. Ez soilik prest egotea, egin egitea ere bai.
>> > Mikelek WordPressi ekingo diola esan duenez, ni Mailman eguneratzeko
>> prest
>>nago.
>>
>> > Hala ere, urrian ezingo dut, ze beste kontu batean sartuta nago
>> orain.
>> > Librezale zerrendan 78 e-posta helbide harpidetuta daude. Berriro
>> esango
>>dut, ze
>>
>> > kontu honen inguruko gakoetako bat iruditzen zait: softwarea
>> itzultzeko
>>prest
>>
>> > nor dagoen eta itzulpenak nork egingo dituen jakitea garrantzitsua
>> da.
>> [...]
>>
>> Parkatuko nauzue hainbeste egunetan erantzun ez izana baina gainezka
>> nabil hainbat gauzekin eta nahiko nukeena baino askoz denbora gutxiago
>> daukat Librezaleren gauzetan aritzeko.
>>
>> Mezu hau Asierrek idatzitako lehen puntuagatik dator, baina nik
>> orokortu
>> nahiko nuke. Zer da Librezale? Denok ideia berdina al dugu Librezale
>> denari buruz?
>>
>> Gogoan dut nik ere Librezaleren jarduera eta helburuei buruz ideia
>> berdina nuela (software librea euskarara lokalizatzea) eta orduan
>> Osoitz
>> Elkorobarrutiak, talde honen sortzaile garrantzitsuenetarikoa, espero
>> ez
>> nituen azalpenak eman zizkin (beno, niri eta bilera hortan geunden
>> guztioi).
>>
>> Nik uste nuen Librezale software librea euskaratzeko proiektu bat zela.
>> Eta ez da gutxi hori ere! Kontua da, Librezalek bere lehen urteetan
>> software libre ezagun batzuk euskaratzeaz gain (Mozilla fundaziokoak
>> gehien bat), software libreko lizentzia batzuk ere euskaratu zituela
>> (GPL eta LGPL oker ez banago). Foro batzuk ere martxan jarri ziren eta
>> bertan software librearekin lotuta ez zeuden laguntza foroak ere
>> baziren
>> (Windows eta MacOS oker ez banago).
>>
>> Ez hori bakarrik, gogoan dut Joxe Rojas-ek MacOS X berak bakarrik
>> euskaratu zuenean eta Librezaleko kideoi bere lanaren emaitza bidali
>> zigunean. Ni harrituta nengoen Librezale barruan sistema eragile
>> pribatiboei nolabaiteko sostengua emateagatik. Eztabaida bat sortu zen
>> eta Osoitzek eta besteren batek esaten zuena (askoz gehiago ere ez
>> ginen
>> :-), Librezaleren helburua euskara IKTetan hedatzea eta sustatzea zela.
>> Eta jendeari euskara erabiltzen laguntzeko, erabiltzen zituzten tresnak
>> euskaratzea oso garrantzitsua zela. Baina ez hori bakarrik, software
>> librea (oraingoz) erabiltzen ez zutenek ere euskaraz egiteko aukera
>> ematea gure helburuen artean egon zitekeela.
>>
>> Ni haseran ez nengoen ados, software librearen aldekoa bait naiz oso,
>> baina ulertzen nuen azalpenok eta ekimen horiek errespetagarriak
>> iruditzen zitzaizkidan eta Librezaleren baitan ikuspuntu horiek
>> zeuzkatenak ere sar zitezkeela.
>>
>> Beranduago, Librezalek Creative Commons lizentziak euskaratzeko egin
>> zen
>> saiakera batetan lagundu zuen. Ez dakit talde bezala hori babestera
>> heldu baginen, baina gogoan dut Librezaleko bat baino gehiago saltsa
>> horretan ibili zela. Eta noski Creative Commons lizentziak eduki
>> libreekin dute zerikusia, ez software librearekin zehazki.
>>
>> Gogoan dut baita Librezaleko beste kide batek eta biok euskarazko
>> liburuen bookcrossing bat egiteko gogoak genituela eta horretarako
>> webgune bat nola prestatu pentsatzen ibili ginela. Azkenean ez genuen
>> ezertxo ere egin (guztioi hainbatetan gertatzen zaigun bezala), baina
>> gogoan dudanagatik proiektu hori Librezaleren baitan aurrera ateratzea
>> pentsatu genuen. Zergatik? Ba Euskararen aldeko ekimen bat zelako eta
>> Internet tartean zegoelako.
>>
>> Guzti honekin esan nahi dudana da, nire uste apalean Librezale ez dela
>> soilik software librea euskarara lokalizatzeko talde bat. Hori da eta
>> beti izan da Librezaleren jarduera nagusia eta ziur nago kanpoko jende
>> gehienak horrekin lotzen gaituela, baina nire ikuspuntu pertsonaletik
>> Librezale IKTetan euskara zabaltzeko eta indartzeko ekimen bat da.
>> Azken
>> finean hori bait da nire ustez gu guztiok elkartzen gaituena. Euskara
>> eta teknologia. Gehienok, guztiok ez bada, software librearen aldekoak
>> izango gara zalantzarik ez horretaz, baina baita estandar irekien
>> aldekoak, eduki libreen aldekoak, protokolo irekien aldekoak, egileek
>> beraien eskubideak kudeatu ditzaten aldekoak, eta abar.
>>
>> Software libreak dituen abantaila ugariei esker, gure eskuetan dago
>> software mordoa euskaratzea. Guretzat software librea tresna eta
>> helburua da, biak, IKTetan euskararen erabilera hedatzeko aukera
>> bikaina
>> ematen bait digu. Baina IKTetan euskararen erabilera hedatzeko beste
>> modu askotxo daude. Eta nire ustez beste modu horiek nolabait kontutan
>> izan behar genituzke. Software euskaraketara mugatuko bagina, horrek
>> esan nahiko luke Joakin Balentziari bere liburuak (lizentzia libreekin)
>> Interneten argitaratzen laguntzea ez zela gure jarduera osatzen duen
>> gauza bat izango, baizik eta gure jardueratik kanpo dagoen zerbait.
>> Orain arte hori ez da nik pentsatu dudana. Baina egongo da horrela
>> pentsatzen duenik. Beraz, orain proiektuan parte hartzen dugunon artean
>> Librezale zer den hausnartzea egokia izango litzatekeelakoan nago.
>>
>> Nahi baduzue hari honetan, beste batetan, Euban... azken finean
>> Librezale zer den definitzea egin beharreko zerbait genuen lehendik
>> ere:
>> http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale
>>
>
> Nire kezka ez da zer den Librezale. Zuk esan duzun guztia ondo iruditzen
> zait.
> Nire mezuan Librezaleren lana aipatzen nuen, baina sarrera bat besterik ez
> zen
> askoz gehiago kezkatzen nauen bigarren galderari bati erantzuna bilatzeko:
> zenbat garen Librezale eta zenbatek daukagun lanean jarraitzeko gogoa.
>
> http://librezale.org/wiki/Zer_da_Librezale%3F helbidean agertzen den
> guztiarekin
> ados nago. Zuetako norbaitek Window 7 euskaratu nahi badu, ez daukat
> arazorik
> horrekin, ezta orri horretan aipatzen diren beste edozein jarduerarekin.
>
> Baina momentu honetan, hor esaten diren guztietatik lan gehien daukagun
> atala
> software librea euskaratzearena da, ze badaude guk euskaraz mantendu
> "behar"
> "omen" ditugun aplikazioak. Horretatik aparte, bloga mantendu behar da,
> foroetan
> erantzunak eman (nahiz eta azken aldian nahiko geldirik egon), Twitter eta
> Identi.ca-n #librezale etiketarekin mezuak bidali, eta oso presazkoa dena,
> azpiegitura teknikoarekin (ostatazea, domeinua, dirua etab.) zer egin
> behar dugun erabaki.
Bai, bai, Asier. Arrazoi oso daukazu. Ostalariarena oso premiazkoa da eta
software euskaraketak mantentzea ere bai. Aipatzen dituzun besteak ere
egin beharko genituzke.
Hilabete eta erdi falta da Durangoko Azokarako (Abenduaren 4tik 8ra).
Aurreko bileran bezala azokarekin batera bilduko gara ezta? Parkatu
galdera baina korrika nabil gauza guztiak egiten eta ez zait argi geratu
korrika irakurri ditudan mezuekin Euban Azoka egunetan bilduko garen.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago