[Librezale] Fwd: Software librea eta euskarari buruzko bilera

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urr 11, 16:02:37, CEST 2010


Kaixo Librezale,

SALE bulegoko Dani Gutiérrezek software librearen eta euskararen 
inguruko bilera bat antolatu du.

Bilera Donostiako Informatika Fakultatean egingo da eta zerrenda honetan 
interesa izan dezakeen jendea egon daitekeenez mezua birbidaltzen dut. 
Informazio guztia azpiko mezuan eta erantsitako dokumentuetan daukazue.

Eguna hautatzeko Doodle orri bana zabaldu du (astegunean edo asteburuan 
egiteko):
http://doodle.com/participation.html?pollId=b8hfwr6iq59edbqh
http://doodle.com/participation.html?pollId=dmmmraw268nry7we

Pentsatzen dut egunaren inguruko azken erabakiarekin konfirmazio-mezua 
bidaliko digula beraz orduan ere birbidaliko dut mezua.

Julen.


-------- Jatorrizko mezua --------
Gaia: Software librea eta euskarari buruzko bilera
Data: Sat, 9 Oct 2010 18:27:25 +0200
Nork: Dani Gutiérrez <dani a bildua infloss.com>

Kaixo euskaldunok,
gehienek dakizuen bezala, Eusko Jaurlaritzan pasa den ekainean martxan
jarri zen SALE (Software Askearen bulegoa), eta ni hor nago lan
egiten, baina beste software librearen aldeko talde batzuetan ere bai
(itsas, ezebez).

SALEn, beste ekintza batzuen artean, nire asmoa da software librea
euskeraren munduan bultzatzea. Hau da:
1) Egoera eta euskeratze prozesua ezagutu.
2) Betebeharrak eta hobespenak aztertu.
3) Ekin. Nahiz eta ni parlamentaria ezta lehendakaria [momentuz ;-)]
ez izan, nire eskuetan dagoen guztia egiten saiatuko naiz zuen lanari
indar gehiago emateko.

Orain dela aste bat idatzi nien batzuei (Juanan, Iñaki Alegria,
Dooteo, Julen Librezalekoa, Mikel Iturbe, Alfredo Beaumont), aurreko
puntuak ikusteko bileraren bat egiteko asmoz. Donostiako Informatika
fakultatean egingo dugu, eta eguna/ordua jartzeko, apunta ezazue
doodle honetan:
     http://doodle.com/participation.html?pollId=b8hfwr6iq59edbqh
Nire aldetik, nahi duzuen jendea gonbida dezakezue.

Eranskinean bidali dizuet lantzen ari izan naizen dokumentu bat
("Ubuntu" tipografia berriarekin :-O); lehengo bertsioa da, bukatu
gabe, eta zure puntuak gehi ditzakegu.

     Agur bero bat.
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: sw_edukierak_libre_euskeraz.odt
Type: application/vnd.oasis.opendocument.text
Size: 16782 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101011/06460456/attachment-0001.odt>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: sw_edukierak_libre_euskeraz.pdf
Type: application/pdf
Size: 133300 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101011/06460456/attachment-0001.pdf>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago