[Librezale] WordPressen ardura

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Ost, Urr 6, 11:19:50, CEST 2010


Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko iraren 30a 10:21):

> Egun on,
>
> Berez duela aste batzuk idatzi behar nuen mezu hau baina beste hainbat
> gauza bezela atzeratu egin zait...
>
> Tira, kontua da, WordPressen itzulpenaren ardura bertan behera uzten dudala
> nire partetik. Txopi, ez dakit zuk honekin jarraitzen duzun edo jarraitzeko
> asmorik daukazun.
>
> Ez dut garai batean bezala WP erabiltzen, 3.0 bertsioaren itzulpen lana
> astuna zen (eta da, oraindik erabat osatu gabe dago) eta laguntzarik ere
> egon ez dela ikusita, ez daukat lan horrekin jarraitzeko batere
> motibaziorik.
>
> Inork honen ardura hartu nahi balu, argibideak emateko ez daukat arazorik.
>
> Ondo ibilli,
> Julen.


Aupa Julen,

Denbora pixkat laga dut ea norbaitek erantzuten zuen zure mezura, baina
ikusitakoak ikusita nik egingo dut. Ni WP erabiltzailea naiz eta euskaraz
erabili gura dut. Uste dut Librezaleko proiektuen artean
garrantzitsuenetarikoa dela eta aurrera eraman beharrekoa. Bada, arrazoi bi
horiek ikusita, ni prest nago ardura hartzeko, baina airean nituen itzulpen
proiektu batzuk (egin gura nituenak, Mailman...) alde batera utziko ditut,
behintzat momentuz. Agian Freeciv-en salbuespenarekin, laguntzaile batzuk
agertu baitzaizkit.

Kontua da wikiko argibideak irakurri ditudala eta Pootle zerbitzariari
begiratu bat bota diodala, baina galduta ikusten dut nire burua. Beraz,
argibideak emateko prest baldin bazabiltza, eskertuko nizuke eta kable bat
botatzen badidazu hasieran itzulpenekin ba oraindik hobeto.

Ondo izan,

mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101006/25ff449e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago