Egun on,
Berez duela aste batzuk idatzi behar nuen mezu hau baina beste hainbat gauza bezela atzeratu egin zait...
Tira, kontua da, WordPressen itzulpenaren ardura bertan behera uzten dudala nire partetik. Txopi, ez dakit zuk honekin jarraitzen duzun edo jarraitzeko asmorik daukazun.
Ez dut garai batean bezala WP erabiltzen, 3.0 bertsioaren itzulpen lana astuna zen (eta da, oraindik erabat osatu gabe dago) eta laguntzarik ere egon ez dela ikusita, ez daukat lan horrekin jarraitzeko batere motibaziorik.
Inork honen ardura hartu nahi balu, argibideak emateko ez daukat arazorik.
Ondo ibilli,
Julen.
Aupa Julen,
Denbora pixkat laga dut ea norbaitek erantzuten zuen zure mezura, baina ikusitakoak ikusita nik egingo dut. Ni WP erabiltzailea naiz eta euskaraz erabili gura dut. Uste dut Librezaleko proiektuen artean garrantzitsuenetarikoa dela eta aurrera eraman beharrekoa. Bada, arrazoi bi horiek ikusita, ni prest nago ardura hartzeko, baina airean nituen itzulpen proiektu batzuk (egin gura nituenak, Mailman...) alde batera utziko ditut, behintzat momentuz. Agian Freeciv-en salbuespenarekin, laguntzaile batzuk agertu baitzaizkit.
Kontua da wikiko argibideak irakurri ditudala eta Pootle zerbitzariari begiratu bat bota diodala, baina galduta ikusten dut nire burua. Beraz, argibideak emateko prest baldin bazabiltza, eskertuko nizuke eta kable bat botatzen badidazu hasieran itzulpenekin ba oraindik hobeto.
Ondo izan,
mikel 