[Librezale] WordPressen ardura
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urr 6, 13:11:57, CEST 2010
Mikel Iturbe-(e)k idatzi zuen:
> Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko iraren 30a
> 10:21):
>
>> Egun on,
>>
>> Berez duela aste batzuk idatzi behar nuen mezu hau baina beste hainbat
>> gauza bezela atzeratu egin zait...
>>
>> Tira, kontua da, WordPressen itzulpenaren ardura bertan behera uzten
>> dudala
>> nire partetik. Txopi, ez dakit zuk honekin jarraitzen duzun edo
>> jarraitzeko asmorik daukazun.
Bai, jarraitzeko asmoa dut, baina lanez gainezka nabil :-(
Indymedia Euskal Herriako webguneak 2 hilabete daramatza geldirik eta ordu
mordoa sartu ondoren ez dut lortzen geratzen dena konpontzeko betarik.
Beraz, sentitzen dut baina oraingoz ezin izango dut honetan lagundu.
>>
>> Ez dut garai batean bezala WP erabiltzen, 3.0 bertsioaren itzulpen lana
>> astuna zen (eta da, oraindik erabat osatu gabe dago) eta laguntzarik ere
>> egon ez dela ikusita, ez daukat lan horrekin jarraitzeko batere
>> motibaziorik.
>>
>> Inork honen ardura hartu nahi balu, argibideak emateko ez daukat
>> arazorik.
>>
>> Ondo ibilli,
>> Julen.
>
>
> Aupa Julen,
>
> Denbora pixkat laga dut ea norbaitek erantzuten zuen zure mezura, baina
> ikusitakoak ikusita nik egingo dut. Ni WP erabiltzailea naiz eta euskaraz
> erabili gura dut. Uste dut Librezaleko proiektuen artean
> garrantzitsuenetarikoa dela eta aurrera eraman beharrekoa. Bada, arrazoi
> bi
> horiek ikusita, ni prest nago ardura hartzeko, baina airean nituen
> itzulpen
> proiektu batzuk (egin gura nituenak, Mailman...) alde batera utziko ditut,
> behintzat momentuz. Agian Freeciv-en salbuespenarekin, laguntzaile batzuk
> agertu baitzaizkit.
Mailman euskaraturik mantentzea niri ere oso garrantzitsua iruditzen zait.
Baina badakizu, denbora...
>
> Kontua da wikiko argibideak irakurri ditudala eta Pootle zerbitzariari
> begiratu bat bota diodala, baina galduta ikusten dut nire burua. Beraz,
> argibideak emateko prest baldin bazabiltza, eskertuko nizuke eta kable bat
> botatzen badidazu hasieran itzulpenekin ba oraindik hobeto.
Julenek ezin badu, ea gaur gauean astia dudan azalpentxo batzuk idazteko...
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago