[Librezale] Librezale Mezu-Bilduma, 50 bilduma, 2. zenbakia

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
As, Urr 5, 13:14:12, CEST 2010


Aupa librezaleak,

*Zenbat gera?* galdetzen zuen assarrek.

Lehen lerroan gutxi ibiltzen zarete, baina atzetik bagaude beste batzuk
zuengandik ikasten, zuen lana aprobetxatzen. Ni neu zerrendako mezuak
multzoka jasotzen duen horietako bat nauzue eta ia-ia inoiz parte hartu ez,
baina gustura nabil jarraitzaile rolean. Inork ez daki zenbat izen dagoen
zerrenda honetan? Zenbat bisita wordpress berrietara? Foroan izen asko
ikusten ziren baina parte hartzaile gutxi.

Diruarena ez zela problema izango zioen Txopik. Bote bat jarri behar bada,
batzuk prest egongo gara, jakina, baina agian kutxa batean kontua ireki,
diruzain pare bat izendatu... Hau bezalako talde baterako hain erraza ere,
ez da.

Ostatze kontuetan ni ez naiz batere aditua. Nik neuk horren beharra izango
banu horretara dedikatzen den bertoko enpresa batengana joko nuke, besterik
egiten ez dakit eta, baina zerrenda honetan egon bazaudete kontu horietan
aditu zareten batzuk.

Zuen esanetara.

Gorka Azk.******
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101005/10886427/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago