[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Aza 19, 13:51:27, CET 2010


Aupa Librezaleok,

Duela aste batzuk Klavaro izeneko aplikazioa euskaratu nuen. Euskaratzen ari
nintzen bitartean sortzaileekin harremanetan jartzen saiatu nintzen.
Frantziar batek, azkenean erantzun zidan berak ez zekiela ezer eta sortzaile
brasildarrarekin harremanetan jartzeko...

Baina sortzaile brasildarrak ez zuen erantzuten...

Azkenean erantzun dit. Mezu gehiago bidali dizkiot eta erantzun dit.
Klavaro-ren itzulpena "Translation Project" horren bidez bideratua dagoela
erantzun dit. TP-ko horiei bidaltzeko dagoeneko euskaraturik dagoen po
fitxategia. Honi [1] buruz ari zela ulertu dut.

Gogoratzen dut Translation Project hori begira aritu nintzela behin edo
behin eta uste dut banatze-zerrenda batean izena ere eman nuela. Ez dut
inoiz mezurik jaso. (Oso oker ez banago admin. bezala Mikel Olasagasti
agertzen zen...)

Kontu honetan esperientzi gehiago daukazuen horiek. Zein izango da biderik
laburrena nire po fitxategia ondo bideratzeko?

Brasildarrari ere galdetu diot baina aurreko eskarmentuarekin... Agian
hemendik lau asterara erantzungo dit.

[1] http://translationproject.org/team/eu.html<http://translationproject.org/team/eu.html>

-- 
Gorka Azk.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101119/0d8b4b85/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago