[Librezale] Klavaro itzultzen. Laguntza behar

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Aza 19, 14:34:32, CET 2010


Aupa,

or., 2010.eko azaren 19a 13:51(e)an, Gorka Azkarate(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezaleok,
>
> Duela aste batzuk Klavaro izeneko aplikazioa euskaratu nuen. Euskaratzen
> ari nintzen bitartean sortzaileekin harremanetan jartzen saiatu nintzen.
> Frantziar batek, azkenean erantzun zidan berak ez zekiela ezer eta
> sortzaile brasildarrarekin harremanetan jartzeko...

Egin duzuna beraz:
1. Euskaratzen hasi
2. Harremanetan jarri

Baina urrats horiek alderantziz egin behar dira alferrikako lanak 
saihesteko; erabat logikoa da, gainera.

Halere zortea izan duzu aurretik ez baitago Klavaroren euskarazko 
itzulpenik eginda.

> Baina sortzaile brasildarrak ez zuen erantzuten...
>
> Azkenean erantzun dit. Mezu gehiago bidali dizkiot eta erantzun dit.
> Klavaro-ren itzulpena "Translation Project" horren bidez bideratua
> dagoela erantzun dit. TP-ko horiei bidaltzeko dagoeneko euskaraturik
> dagoen po fitxategia. Honi [1] buruz ari zela ulertu dut.

Webgunean bertan argi jartzen du TP bidez kudeatzen direla itzulpenak:
http://klavaro.sourceforge.net/en/translation.html

> Gogoratzen dut Translation Project hori begira aritu nintzela behin edo
> behin eta uste dut banatze-zerrenda batean izena ere eman nuela. Ez dut
> inoiz mezurik jaso. (Oso oker ez banago admin. bezala Mikel Olasagasti
> agertzen zen...)
>
> Kontu honetan esperientzi gehiago daukazuen horiek. Zein izango da
> biderik laburrena nire po fitxategia ondo bideratzeko?
>
> Brasildarrari ere galdetu diot baina aurreko eskarmentuarekin... Agian
> hemendik lau asterara erantzungo dit.

Oker ez banago Mikelek berak bidera dezake hori.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago