Aupa Librezaleok,

Duela aste batzuk Klavaro izeneko aplikazioa euskaratu nuen. Euskaratzen ari nintzen bitartean sortzaileekin harremanetan jartzen saiatu nintzen. Frantziar batek, azkenean erantzun zidan berak ez zekiela ezer eta sortzaile brasildarrarekin harremanetan jartzeko...

Baina sortzaile brasildarrak ez zuen erantzuten...

Azkenean erantzun dit. Mezu gehiago bidali dizkiot eta erantzun dit. Klavaro-ren itzulpena "Translation Project" horren bidez bideratua dagoela erantzun dit. TP-ko horiei bidaltzeko dagoeneko euskaraturik dagoen po fitxategia. Honi [1] buruz ari zela ulertu dut.

Gogoratzen dut Translation Project hori begira aritu nintzela behin edo behin eta uste dut banatze-zerrenda batean izena ere eman nuela. Ez dut inoiz mezurik jaso. (Oso oker ez banago admin. bezala Mikel Olasagasti agertzen zen...)

Kontu honetan esperientzi gehiago daukazuen horiek. Zein izango da biderik laburrena nire po fitxategia ondo bideratzeko?

Brasildarrari ere galdetu diot baina aurreko eskarmentuarekin... Agian hemendik lau asterara erantzungo dit.

[1] http://translationproject.org/team/eu.html

Gorka Azk.