[Librezale] Fwd: Irakas(l)ari - UEUko irakasleen lan poltsa

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Aza 15, 07:54:48, CET 2010


Aupa Librezaleok,

espero dut gaizki ez hartzea UEUk bidali didan mezu hau zuoi birbidaltzea.
Zerrendako askok ezagutuko duzue mezua baina agian baten batek interesa izan
dezake.

Iaz UEUk Wordfast ikastaro bat antolatu zuen.  Ikastaroak ez zuen izen hori,
"Itzulpengintzan laguntzeko informatika baliabideak" edo antzeko izena
zeukan. Kontu horietan interesa eta eman nuen izena. Ziria sartu zidaten.
Erakutsi zizkiguten baliabide guzti-guztiak pribatiboak izan ziren,
Wordfasten aldaerak... Nire ikaskide ia guztiak administrazioko itzultzaile
profesionalak. Administrazioak, gure zergekin (ñ#@½%&!!!), programa horiek
besterik ez omen dizkie instalatzen...

Barka purrustada ;)

Ikastarotxotik atera nuen garbiena, OmegaT nire kabuz erabiltzen ikasteko
gogoa.

Baina mezu honek zera ekarri dit gogora. Badaude Librezalen nik jaso nuen
ikastaro hura baino gauza interesgarriagoak irakas ditzaketen pertsonak...

Ez ditut hemen izenak aipatuko baina esate baterako Zarautzen modu agian ez
oso formal batean Virtaal eta OmegaT erabiltzen ikasteko antolatuko den
ikastarotxoa modu formalago batean gara liteke geroago UEUn...

UEUkoei Wikipedian & Wikimedia Commons horietan editatzen ikasteko eta
horren guztiaren inguruko balizko erabilpenei buruzko ikastarotxoa eskaini
dakioke ere bai.

Eta zerenda honetan antzeko ideiak eskatzen hasiko bagina baietz multzo
polita atera!

Ez dut librezale talde bezala horretan sartu behar duenik adierazi nahi.
Baina librezale taldeko pertsona batzuek daukazuen jakinduria partekatzea
duzue UEUren azpiegiturari esker.

Harria botatzea erraza da. Zuen kontu.


---------- Birbidalitako mezua ----------
Igorlea: Irati Iciar-UEU <i.iciar a bildua ueu.org>
Data: 2010eko azaren 11a 13:07
Gaia: Irakas(l)ari - UEUko irakasleen lan poltsa
Hartzailea:


 Egun on, adiskidea,

Azken urteotan Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) bere jarduera akademikoa
asko zabaldu du. Udako Ikastaroak dira jarduera ezagunenak baina urte osoan
zehar ikastaroak ematen ditugu, Euskal Herri osoan gainera, EAEn, Nafarroan
zein Ipar Euskal Herrian.

Jarduera akademiko hori gauzatzeko, irakasleak behar izaten ditugu.
Horregatik, 2006.urtean *IRAKAS(L)ARI UEUn irakasle aritzeko lan
poltsa*abiatu genuen. Lan poltsa honetan,
*UEUrekin lan egin nahi duen orok* eman dezake izena.

Izen ematea:

   - UEUn irakasle aritzeko interesa, gogoa, grina, jakintza duen edonork
   eman dezake izena.
    - Irakasleen datu basean sartzeak ez du ezertara konprometitzen ez UEU
   ezta partaidea bera.
   - Emandako datuak barne erabilerarako dira, ez dira zabalduko ezta
   banatuko ere.


Datu baseari buruzko informazio guztia eta izena emateko bidea hemen: *
Harremanetarako* <http://www.ueu.org/ueu/lan-egin>
Bertan izena eman ondoren, fitxa bat bidaliko dizuegu.

Izena emateko aukera *urte osoan zehar dago irekita*.

Edonolako zalantzarik izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan:
Irati - i.iciar a bildua ueu.org <ikastaroak a bildua ueu.org> - 943 82 14 26

*Oharra: jadanik datu basean izena emanda baduzu, barkatu mezua berriz
bidaltzea.*

Zure interesekoa izango delakoan, mila esker zure arretagatik,

Ondo izan eta hurren arte,

IRATI
-- 

Ondo izan,

Irati Iciar Madinabeitia
Etengabeko Prestakuntzako arduraduna

[image: UEU logoa]

Eibarko Egoitza Akademikoa
Markeskoa. Otaola hiribidea 1
20600 EIBAR
Tel.: 943 82 14 26
Faxa: 943 82 06 16
i.iciar a bildua ueu.org

www.ueu.org

Lege oharra

Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi erantsietan,
hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. Debekatuta dago
informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen artean banatzea, Udako
Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. Akatsen batengatik mezu hau
jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua igorlearen helbidera birbidaliz.

DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak datu pertsonalen
isilpeko tratamendua bermatzeko beharrezko neurriak hartzen ditu. Halaber,
zure datuak fitxategi batean daudela jakinarazi nahi diguzu, zure harremana
mantentzeko. Eskubidea daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka
egiteko, helbide honetan: Erribera Kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101115/ae09a02e/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: ez dago erabilgarri
Type: image/jpeg
Size: 3889 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101115/ae09a02e/attachment-0001.jpe>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago