[Librezale] calibre
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Aza 15, 14:15:18, CET 2010
Gorka Azkarate-(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezaleok,
>
> Saiatu naiz calibre hori taldearen proiektuen artean txertatzen [1]. Sortu
> dut wikian orria [2] eta eta Asierren aholkuari jarraitzeko asmoa banuen
> ere, "Beste batzuk" atala ahalik eta gutxien erabiltzeko aholku ona
> iruditzen zait-eta; "Beste batzuk" atalean kokatu dut baina.
>
> Berehala ikusiko duzue akats batzuk itzuri zaizkidala. Barkamenak aurretik
> eta zuzendu mesedez.
>
> calibren ia astero agertzen dira kate berriak. Saiatzen naiz itzulpena
> azkar
> egiten eta saiatzen segitzeko asmoarekin nauzue.
>
> [1] http://librezale.org/wiki/Beste_batzuk calibre_logoa Wikimedia
> Commonsen
> erraz topatu dut. Ez dut wikiren gune honetan behar bezala txertatzen
> asmatu.
> [2] http://librezale.org/wiki/Calibre *Arduraduna(k):* calibre euskaratzea
> bururatu zitzaidanean sortzaile nagusiarekin jarri nintzen harremanetan.
> Honek, azalpenik gabe, Launchpadera bideratu ninduen. Han Bingen Markes
> izeneko lekeitiarra hortxe ari zela ikusi nuen. Bingenek bere kokapen mapa
Badakit nor den Bingen Markes Lekeitiarra. Pisukideak ginen ikasle
garaian. Bere telefonoa ez dakit nor daukadan baina berarekin kontaktuan
jarriko naiz Calibreren aitzakiarekin.
> erakusten zuen baina e-posta helbiderik ez...
> Arduradun rola neure gain hartzeko arazorik ez nuke izango baina
> Launchpadera zuzenean bideratzeko esteka bat ezartzen saiatu naiz eta
> https
> horrekin asmatu ez. Zuzendu hau guzti hau ere, mesedez, Librezalen antzeko
> kasuetan egin den moduan.
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago