[Librezale] Fwd: Irakas(l)ari - UEUko irakasleen lan poltsa
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Al, Aza 15, 20:07:09, CET 2010
>From: Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
>To: librezale a bildua librezale.org
>Sent: Mon, November 15, 2010 7:54:48 AM
>Subject: [Librezale] Fwd: Irakas(l)ari - UEUko irakasleen lan poltsa
>
>
>Baina mezu honek zera ekarri dit gogora. Badaude Librezalen nik jaso nuen
>ikastaro hura baino gauza interesgarriagoak irakas ditzaketen pertsonak...
>
>Ez ditut hemen izenak aipatuko baina esate baterako Zarautzen modu agian ez oso
>formal batean Virtaal eta OmegaT erabiltzen ikasteko antolatuko den ikastarotxoa
>
>modu formalago batean gara liteke geroago UEUn...
>
>UEUkoei Wikipedian & Wikimedia Commons horietan editatzen ikasteko eta horren
>guztiaren inguruko balizko erabilpenei buruzko ikastarotxoa eskaini dakioke ere
>bai.
>
Gorka, oraingoan berandu zabiltza ;)
Julenek eta Mikel Hey_neken-ek eman zuten ikastaro bat UEUn duela urte batzuk.
Hemen laburpena:
http://www.mundurat.net/pipermail/librezale/2007-July/001577.html
Eta Wikipediari buruzkoa ere eman zuten ikastaro bat wikipedialari batzuk:
http://sustatu.com/1245159125
Nik behin Gasteizko Eraztun Berdeari buruzko hitzaldi bat eman nuen Gasteizen
UEUrentzako, UEUko kontaktuaz gain beste pertsona bakar bat agertu zen
hitzaldira eta euskaraz zela konturatu zenean alde egin zuen, kar kar.
Nik egia esan ez daukat gogorik UEUn OmegaTri buruzko ikastarorik emateko. Baina
ez kezkatu, Zarautzen nahi baduzue emango dut azalpentxo bat.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago