[Librezale] Fwd: Ubuntu eta beste software batzuk euskaratzeko Launchpadeko taldeak
Oier Mees
oier89rider a bildua gmail.com
Iga, Mar 28, 13:30:24, CEST 2010
Kaixo guztiori,
milesker zuen erantzun azkarrarengatik. Ibaiek azaldu duen bezala,
terminologia eta estilo kontuak bateratzea gustatuko litzaidake nagusiki,
taldeen arteko koordinazio maila handiago bat ezartzeaz gain.
EuskalGNU-koekin (eta beste taldeekin, gehiago ezagutzen badituzue) ere
adostu beharko genituzke terminologi kontuak etab.
Anderrek plazaratutako zalantzak argitzen saiatuko naiz.
2010/3/26 Ander Elortondo <ander a bildua debagoiena.net>
> Edonola nola funtzionatuko dute talde hauek?
> Ubuntu eta launchpad erabiltzaile naizen aldetik aspaldi eskatu nion Mikeli
> ubuntu basque translators taldeko kide izatea. Hainbat hilabeteetara jaso
> nuen ezezko erantzuna inongo azalpenik gabe. Baztertua eta kitto. Lepo ari
> nintzenez eta nire ekarpen maila mugatua izanik ez nion gaiari inongo
> bueltarik eman.
>
>
Aplikazio bat euskaratzeko taldekoa izan beharko da?
>
Launchpad-en aplikazioa bat itzulgarria 3 baimen mota daude[1].
a) Open: edozeinek dauzka itzulpenak egitea, ez dago kalitate bermerik.
b)Structured/Restricted: edozeinek dauzka itzulpen proposamenak egitea baina
bakarrik hizkuntza horretako itzulpen talde ofizial bateko kide batek dauka
proposamena onartu edo bere itzulpena egitea.
c)Closed: talde bateko kide espezifikoek bakarrik dauzkate proposamenak eta
itzulpenak egitea.
Oro har, aplikazio gehienak b motako baimenak dituzte itzulpenen kalitatea
bermatzeko, horregatik taldekidea izateak edozein aplikazio itzultzeko
aukera ematen dizu.
[1] https://translations.launchpad.net/+help/permissions-policies.html
> Zein baldintza bete behar dira taldekoa izateko?
>
Ba itzulpen proposamen batzuk egitea guk ikusteko benetan gai zarela
itzulpengintzan aritzeko. Taldeetako wiki-etan hori azalduta dago.
<https://translations.launchpad.net/+help/permissions-policies.html>
> Ni prest nago bi taldeetako kide izatera. Itzultzen ari naizen Cairo Dock
> adibidez bertan dago eta ubuntuko hainbat itzulpen txiki egiteko prest
> nengoke.
>
> Edozein laguntza asko eskertuko genuke, batez ere Ubunturekiko espezifikoak
diren aplikazioekin. Eguneraketa kudeatzailea, ubunturen software biltegi
berria, ubuntu Manual <https://wiki.ubuntu.com/ubuntu-manual>berria... asko
dago aukeran ;-)
Ongi izan,
Oier Mees
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100328/a72e1a5b/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago