[Librezale] Ubuntu eta beste software batzuk euskaratzeko Launchpadeko taldeak

assar asarasua a bildua telefonica.net
Or, Mar 26, 19:10:23, CET 2010


og., 2010.eko marren 25a 23:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> * - Launchpad Basque Translators:*
> https://launchpad.net/~lp-l10n-eu
>
>         Aplikazio garrantzitsu asko itzultzeko taldea da. Euskarazkoa 
> ez zegoen, eta nik orain gogoratzen ez dudan aplikazio bat itzuli nahi 
> nuenez, sortzeko eskaera egin nuen. Baina denbora faltagatik hor 
> gelditu nintzen. Gero Oier Mees-ek hartu zuen ardura, eta dagoeneko 
> talde ofiziala da. Adibidez assar bertan dago, eta beste bost bat 
> erabiltzaile ere bai.

Izena emanda nago, baina ez dakit noraino hartuko dudan parte. 
Interesgarria iruditu zitzaidan hor egotea, gero eta aplikazio 
gehiagoren garapena Launchpad bidez bideratzen dela ikusi nuelako.


>
> *   - Ubuntu Basque Translators:*
> https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu
>
>         Ubuntu euskaratzeko taldea da. Orain arte Mikel Pascual zen 
> koordinatzailea, baina luzaroan ez zuen erabiltzaile berririk onartu 
> taldean, eta erantzunik ere ez zuen ematen. Oierrek proposatu zuen 
> koordinatzailea aldatzeko, eta Launchpadekoek Mikelekin kontaktatzea 
> lortzen ez zutenez, Oier da talde honetako koordinatzaile berria. 
> Talde garrantzitsua da, eta laguntza beharra dago, beraz inor 
> animatzen bada ongietorria izango da.
>
>         Iruditzen zait interesgarria izango litzakeela Librezale eta 
> talde bi hauen arteko elkarlan bat egotea. Oier Mees ere sartu dut 
> hartzaileetan, beraz "Erantzun guztiei" aukera erabiltzen baduzue 
> berari ere iritsiko zaizkio zuen erantzunak. Batez ere terminologia 
> kontuetan eta itzulpenak "berdintzea" interesgarria izango litzake.
>
>         Bestalde, inork bi talde hauei publizitatea egiteko modurik 
> edo ideiarik badauka, bikain. Esan diot Oierri, agian interesgarria 
> izan daitekeela Wikipedian egiten dituzten moduko aste horietako bat 
> antolatzea, jendeak Ubuntun aurkitzen dituen akatsen berri emateko. 
> Zer iruditzen?

Beste talde hau nahiko "ubuntuzentrikoa" da noski. Nik zalantzak ditut 
honen inguruan. Adibidez, ez dakit Ubunturako egiten diren itzulpenak 
gero beste banaketa batzuetara igarotzen diren, eta nola.

Beno, gutxienez orain badakigu nora jo Ubunturekin zerikusia daukaten 
itzulpenetan arazoak daudenean.

Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100326/9f522eaa/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago