[Librezale] Ubuntu eta beste software batzuk euskaratzeko Launchpadeko taldeak
Ander Elortondo
ander a bildua debagoiena.net
Or, Mar 26, 07:38:25, CET 2010
25/03/2010 23:33(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Gabon,
>
> aspaldi idatzi gabe, azkenaldian gaixorik egon naiz, eta lanpetuta.
> Eta orain, lanpetuta jarraitzen dudan arren ;-) gutxienez sendatzen
> ari naiz.
>
Animo motel, oporrak datoz eta ea arazoei buelta emateko garaia irizten
zaigun!
(Nire Udaberria eta zama arintzeko aukera behinik behin udara atzeratu
da, ea San juanetarako.....)
> Ubunturen euskarazko itzulpenari buruzko albiste batzuk emateko
> idazten dut, eta bide batez laguntza eskatzeko.
>
> Launchpad-en bi talde daude softwarea euskaratzeko:
>
> * - Launchpad Basque Translators:*
> https://launchpad.net/~lp-l10n-eu
>
> Aplikazio garrantzitsu asko itzultzeko taldea da. Euskarazkoa
> ez zegoen, eta nik orain gogoratzen ez dudan aplikazio bat itzuli nahi
> nuenez, sortzeko eskaera egin nuen. Baina denbora faltagatik hor
> gelditu nintzen. Gero Oier Mees-ek hartu zuen ardura, eta dagoeneko
> talde ofiziala da. Adibidez assar bertan dago, eta beste bost bat
> erabiltzaile ere bai.
>
> * - Ubuntu Basque Translators:*
> https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu
>
> Ubuntu euskaratzeko taldea da. Orain arte Mikel Pascual zen
> koordinatzailea, baina luzaroan ez zuen erabiltzaile berririk onartu
> taldean, eta erantzunik ere ez zuen ematen. Oierrek proposatu zuen
> koordinatzailea aldatzeko, eta Launchpadekoek Mikelekin kontaktatzea
> lortzen ez zutenez, Oier da talde honetako koordinatzaile berria.
> Talde garrantzitsua da, eta laguntza beharra dago, beraz inor
> animatzen bada ongietorria izango da.
>
> Iruditzen zait interesgarria izango litzakeela Librezale eta
> talde bi hauen arteko elkarlan bat egotea. Oier Mees ere sartu dut
> hartzaileetan, beraz "Erantzun guztiei" aukera erabiltzen baduzue
> berari ere iritsiko zaizkio zuen erantzunak. Batez ere terminologia
> kontuetan eta itzulpenak "berdintzea" interesgarria izango litzake.
>
> Bestalde, inork bi talde hauei publizitatea egiteko modurik
> edo ideiarik badauka, bikain. Esan diot Oierri, agian interesgarria
> izan daitekeela Wikipedian egiten dituzten moduko aste horietako bat
> antolatzea, jendeak Ubuntun aurkitzen dituen akatsen berri emateko.
> Zer iruditzen?
>
Gaia, elkarlana eta zabaltze gogoa oso interesgarriak. Bere alde on eta
txar guztiekin software libreko sistema eragile zabalduena eta
zabalgarriena da Ubuntu.
Edonola nola funtzionatuko dute talde hauek?
Ubuntu eta launchpad erabiltzaile naizen aldetik aspaldi eskatu nion
Mikeli ubuntu basque translators taldeko kide izatea. Hainbat
hilabeteetara jaso nuen ezezko erantzuna inongo azalpenik gabe.
Baztertua eta kitto. Lepo ari nintzenez eta nire ekarpen maila mugatua
izanik ez nion gaiari inongo bueltarik eman.
Aplikazio bat euskaratzeko taldekoa izan beharko da?
Zein baldintza bete behar dira taldekoa izateko?
Ni prest nago bi taldeetako kide izatera. Itzultzen ari naizen Cairo
Dock adibidez bertan dago eta ubuntuko hainbat itzulpen txiki egiteko
prest nengoke.
Esan bezala, San Juanak arte larri ibiliko naiz ezer gutxi egiteko. Gero
Tux Paint, Compiz eta Cairo Dock egunera jarri nahi ditut saltsa
berrietan sartu aurretik.
Izan libre izan Euskaldun!
Ander.
>
> Uste dut hori zela kontatzeko neukan guztia.
>
>
> Ondo izan,
>
> Ibai.
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100326/ba0397c5/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago