[Librezale] Ubuntu eta beste software batzuk euskaratzeko Launchpadeko taldeak

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Mar 25, 23:33:00, CET 2010


Gabon,

aspaldi idatzi gabe, azkenaldian gaixorik egon naiz, eta lanpetuta. Eta 
orain, lanpetuta jarraitzen dudan arren ;-) gutxienez sendatzen ari naiz.

Ubunturen euskarazko itzulpenari buruzko albiste batzuk emateko idazten 
dut, eta bide batez laguntza eskatzeko.

Launchpad-en bi talde daude softwarea euskaratzeko:

* - Launchpad Basque Translators:*
         https://launchpad.net/~lp-l10n-eu

         Aplikazio garrantzitsu asko itzultzeko taldea da. Euskarazkoa 
ez zegoen, eta nik orain gogoratzen ez dudan aplikazio bat itzuli nahi 
nuenez, sortzeko eskaera egin nuen. Baina denbora faltagatik hor gelditu 
nintzen. Gero Oier Mees-ek hartu zuen ardura, eta dagoeneko talde 
ofiziala da. Adibidez assar bertan dago, eta beste bost bat erabiltzaile 
ere bai.

*   - Ubuntu Basque Translators:*
         https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu

         Ubuntu euskaratzeko taldea da. Orain arte Mikel Pascual zen 
koordinatzailea, baina luzaroan ez zuen erabiltzaile berririk onartu 
taldean, eta erantzunik ere ez zuen ematen. Oierrek proposatu zuen 
koordinatzailea aldatzeko, eta Launchpadekoek Mikelekin kontaktatzea 
lortzen ez zutenez, Oier da talde honetako koordinatzaile berria. Talde 
garrantzitsua da, eta laguntza beharra dago, beraz inor animatzen bada 
ongietorria izango da.

         Iruditzen zait interesgarria izango litzakeela Librezale eta 
talde bi hauen arteko elkarlan bat egotea. Oier Mees ere sartu dut 
hartzaileetan, beraz "Erantzun guztiei" aukera erabiltzen baduzue berari 
ere iritsiko zaizkio zuen erantzunak. Batez ere terminologia kontuetan 
eta itzulpenak "berdintzea" interesgarria izango litzake.

         Bestalde, inork bi talde hauei publizitatea egiteko modurik edo 
ideiarik badauka, bikain. Esan diot Oierri, agian interesgarria izan 
daitekeela Wikipedian egiten dituzten moduko aste horietako bat 
antolatzea, jendeak Ubuntun aurkitzen dituen akatsen berri emateko. Zer 
iruditzen?


Uste dut hori zela kontatzeko neukan guztia.


Ondo izan,

Ibai.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100325/dda72190/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago