<!DOCTYPE HTML PUBLIC "-//W3C//DTD HTML 4.01 Transitional//EN">
<html>
<head>

<meta http-equiv="content-type" content="text/html; charset=ISO-8859-1">
</head>
<body text="#000000" bgcolor="#ffffff">
Gabon,<br>
<br>
aspaldi idatzi gabe, azkenaldian gaixorik egon naiz, eta lanpetuta. Eta
orain, lanpetuta jarraitzen dudan arren <span class="moz-smiley-s3"><span>
;-) </span></span> gutxienez sendatzen ari naiz.<br>
<br>
Ubunturen euskarazko itzulpenari buruzko albiste batzuk emateko idazten
dut, eta bide batez laguntza eskatzeko.<br>
<br>
Launchpad-en bi talde daude softwarea euskaratzeko:<br>
<br>
   <b> - Launchpad Basque Translators:</b><br>
        <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://launchpad.net/~lp-l10n-eu">https://launchpad.net/~lp-l10n-eu</a><br>
    <br>
        Aplikazio garrantzitsu asko itzultzeko taldea da. Euskarazkoa
ez zegoen, eta nik orain gogoratzen ez dudan aplikazio bat itzuli nahi
nuenez, sortzeko eskaera egin nuen. Baina denbora faltagatik hor
gelditu nintzen. Gero Oier Mees-ek hartu zuen ardura, eta dagoeneko
talde ofiziala da. Adibidez assar bertan dago, eta beste bost bat
erabiltzaile ere bai.<br>
<br>
 <b>   - Ubuntu Basque Translators:</b><br>
        <a class="moz-txt-link-freetext" href="https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu">https://launchpad.net/~ubuntu-l10n-eu</a><br>
<br>
        Ubuntu euskaratzeko taldea da. Orain arte Mikel Pascual zen
koordinatzailea, baina luzaroan ez zuen erabiltzaile berririk onartu
taldean, eta erantzunik ere ez zuen ematen. Oierrek proposatu zuen
koordinatzailea aldatzeko, eta Launchpadekoek Mikelekin kontaktatzea
lortzen ez zutenez, Oier da talde honetako koordinatzaile berria. Talde
garrantzitsua da, eta laguntza beharra dago, beraz inor animatzen bada
ongietorria izango da.<br>
<br>
        Iruditzen zait interesgarria izango litzakeela Librezale eta
talde bi hauen arteko elkarlan bat egotea. Oier Mees ere sartu dut
hartzaileetan, beraz "Erantzun guztiei" aukera erabiltzen baduzue
berari ere iritsiko zaizkio zuen erantzunak. Batez ere terminologia
kontuetan eta itzulpenak "berdintzea" interesgarria izango litzake.<br>
<br>
        Bestalde, inork bi talde hauei publizitatea egiteko modurik edo
ideiarik badauka, bikain. Esan diot Oierri, agian interesgarria izan
daitekeela Wikipedian egiten dituzten moduko aste horietako bat
antolatzea, jendeak Ubuntun aurkitzen dituen akatsen berri emateko. Zer
iruditzen?<br>
<br>
<br>
Uste dut hori zela kontatzeko neukan guztia.<br>
<br>
<br>
Ondo izan,<br>
<br>
Ibai.<br>
        <br>
</body>
</html>