[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest

Mikel Iturbe mik.iturbe a bildua gmail.com
Al, Urt 4, 18:06:29, CET 2010


Aupa denoi berriro ere,

Eskerrik asko zuen erantzunengatik, dena dela, gauza batzuk ez ditut
oraindik argiegi (itzulpen memorien asuntuarekin dispersatu zait asuntua)...

1- Posible da orduan mailman-en po fitxategiak Librezaleren pootle
zerbitzarira igotzea? Mikelek esan duenaren arabera, horrekin ez litzateke
nahikoa izango eta iturburu-kodean egin beharko lirateke beste aldaketa
batzuk, ez?

2- Itzulpenak egiteko baimena nork eman behar dit? I18n zerrendako norbaitek
ala arduradun moduan agertzen den Librezaleko kideak?

3- Pootle zerbitzarira nork igoko lituzke po fitxategiok?

4- Behin po fitxategiak itzulita daudenean, nola bidali beharko nituzke
egindako aldaketak?

Aurretik erantzunda geratu badira arazo hauek, sentitzen dut, baina
protokolo asuntuak ez ditut garbiegi ikusten...

Eskerrik asko aldez aurretik

mikel
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100104/1b17a9e7/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago