[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 4, 18:39:24, CET 2010


al., 2010.eko urtren 04a 18:06(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
> Aupa denoi berriro ere,
>
> Eskerrik asko zuen erantzunengatik, dena dela, gauza batzuk ez ditut
> oraindik argiegi (itzulpen memorien asuntuarekin dispersatu zait asuntua)...
>
> 1- Posible da orduan mailman-en po fitxategiak Librezaleren pootle
> zerbitzarira igotzea? Mikelek esan duenaren arabera, horrekin ez litzateke
> nahikoa izango eta iturburu-kodean egin beharko lirateke beste aldaketa
> batzuk, ez?

Bai, igo daitezke, Pootlen nahi beste PO fitxategi karga ditzakegu.
Mailmanen garapena Launchpaden daramate orain, eta baliteke itzulpenak 
ere bertatik kudeatu ahal izatea.

Zu izango zara arduraduna beraz zure esku geratzen da proiektuaren 
kudeaketa, egizu erosoen zaizun bezala.

Mikelek esandakoak webeko artxiboak sortzeko txantiloi batzuk dira. 
Informatikaren munduan dena ez denez kolore bakarrekoa, gertatu ohi da 
aplikazio berean hainbat formatu erabili behar izatea aplikazio osoaren 
lokalizazioa burutzeko.
Kasu honetan PO[1] + (HTML + txt)[2] erabiltzen dira.

> 2- Itzulpenak egiteko baimena nork eman behar dit? I18n zerrendako norbaitek
> ala arduradun moduan agertzen den Librezaleko kideak?

http://wiki.list.org/display/DEV/Internationalization#Internationalization-SowheredoIstart?

Pik esan behar lioke Mailmanen i18n/l10n kontuez arduratzen den 
pertsonari hemendik aurrera zu izango zarela arduradun berria.

> 3- Pootle zerbitzarira nork igoko lituzke po fitxategiok?

Zuk zeuk, Pootle erabili nahi baduzu behintzat ;)

> 4- Behin po fitxategiak itzulita daudenean, nola bidali beharko nituzke
> egindako aldaketak?

http://wiki.list.org/display/DEV/i18nhowto#i18nhowto-HowdoIsendinmytranslation?

Laburtuta, bi bide dituzu:
- Garatzaileek bezala zuzenean iturburu-kodearekin lan egitea
- Lana paketatu eta garatzaileei bidaltzea

Lehenengoa bide 'zail' edo teknikoena da, baina dibertigarriena aldi 
berean, ikasi nahi duenarentzat, behinik behin.
Lokalizaziorako fitxategiak iturburu-kodearekin batera daudenez, 
iturburu-kodearen bertsioak kudeatzeko sistema (VCS, Version Control 
System) erabili beharko duzu (asko daude: git, Mercurial, Bazaar, 
Subversion, CVS, ...).

Bigarrengo bidea normalean mezu elektroniko bat bidaltzea[3] edo bug 
batean fitxategia eranstea izan ohi da.

> Aurretik erantzunda geratu badira arazo hauek, sentitzen dut, baina
> protokolo asuntuak ez ditut garbiegi ikusten...

Ikusten duzun bezala galdera askoren erantzunak proiektuak berak ematen 
dizkizu bere webgunean, ez dago magiarik ;)

Julen.

[1] 
http://bazaar.launchpad.net/~mailman-coders/mailman/2.1/files/head%3A/messages/eu/
[2] 
http://bazaar.launchpad.net/~mailman-coders/mailman/2.1/files/head%3A/templates/eu/
[3] http://mail.python.org/pipermail/mailman-i18n/2009-December/001701.html



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago