Aupa denoi berriro ere,

Eskerrik asko zuen erantzunengatik, dena dela, gauza batzuk ez ditut oraindik argiegi (itzulpen memorien asuntuarekin dispersatu zait asuntua)...

1- Posible da orduan mailman-en po fitxategiak Librezaleren pootle zerbitzarira igotzea? Mikelek esan duenaren arabera, horrekin ez litzateke nahikoa izango eta iturburu-kodean egin beharko lirateke beste aldaketa batzuk, ez?

2- Itzulpenak egiteko baimena nork eman behar dit? I18n zerrendako norbaitek ala arduradun moduan agertzen den Librezaleko kideak?

3- Pootle zerbitzarira nork igoko lituzke po fitxategiok?

4- Behin po fitxategiak itzulita daudenean, nola bidali beharko nituzke egindako aldaketak?

Aurretik erantzunda geratu badira arazo hauek, sentitzen dut, baina protokolo asuntuak ez ditut garbiegi ikusten...

Eskerrik asko aldez aurretik

mikel