[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Urt 4, 14:18:49, CET 2010
al., 2010.eko urtren 04a 09:27(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Baimenen kontua konponduta itzulpenerako bi aukera dituzu:
>
> a) launchpad bertan itzuli.
> b) Po fitxategia jaitsi (epostaz igorriko dizute) eta lokalean itzuli
> ondoren igo.
>
>
>
> 04/01/2010 3:18(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>>
>> Hori bai, inoiz pootlen saltseatu dudan arren, nire burua ezjakintzat
>> jotzen dut kontu guzti honetan eta edozein laguntza eskertuko nuke
>> ;-). Egia esan, ez dakit oso ondo nondik hasi ere, mailman-en
>> iturburu-kodea jaitsi eta itzuli, Launchpad-en bitartez hasi... Agian
>> Pik bota ahal dit kable bat.
>>
>>
Uste dut Launchpad-ek ez duela uzten itzulpen-memoriak berrerabiltzen.
Esan nahi dut, ezin dela adibidez Firefoxerako egin den itzulpena hartu,
TMX bat sortu (edo PO fitxategia bera hartu), Launchpad-era igo eta
Mailman itzultzen ari zaren bitartean Launchpad-ek Firefoxerako itzuli
diren testuak berrerabil ditzan, kointzidentziak daudenean.
Pootlek bai egiten dituela iradokizunak, baina ez dakit zehazki soilik
proiektu bereko testuak erabiliz egiten duen hori ala Pootlen kargatuta
ditugun beste proiektuetakoak erabiliz ere egiten dituen. Bigarren kasua
bada, Pootle bidez egin dezakezu itzulpena, eta Pootlek eskaintzen
dizkizun iradokizunak jarraitzen badituzu, koherentzia mantenduko da,
euskarari dagokionez, Librezalek Pootlen dituen proiektu guztien artean.
Pootlen arazoa da oso motela dela harekin lan egitea. Nik nahiago izaten
dut lokalean lan egiten duen aplikazio batekin aritzea, softwarea
itzultzeko sortu ditudan nire itzulpen-memoriak ditut, eta horiek
baliatuz egiten dut itzulpen berria.
Nik OmegaT erabiltzen dut, baina hori fitxategi askotako proiektuetarako
da erabilgarriagoa, PO bakarra lokalizatu behar bada, agian egokiagoa da
beste aplikazioren bat (ez dakit zein, ez ditut erabili, Virtaal edo
horietakoren bat izan daiteke). Apliazio hauek beldurra eman dezakete
hasieran baina ez dira erabiltzeko zailak, baina beti bezala denbora
eskaini behar zaie.
Lokalean lan egitea erabakitzen baduzu, nik pasatu diezazkizuket nire
itzulpen-memoriak.
Honetaz ari naizela, uste dut garrantzitsua izan daitekeela Librezaleren
webgunean TMXak edo POak deskargatzeko leku bat edukitzea, horrela denok
berrerabili ahal izateko aurrekoek egin dituzten itzulpenak eta
euskararen aldetik koherentzia mantentzeko.
Badago itzulpen-memoriak kontsultatzeko beste leku bat, TuMatXa [1]. Hor
gainera Mailmanen itzulpenetako baten bertsioa ere badago kontsultatu
nahi baduzu (suposatzen dut GFA-UEU-CodeSyntaxek egin zutena izango
dela). Portzierto, oso interesgarria Mailmanen kontu honetan gertatu zen
afera gauean lo ezinik zaudenean irakurtzeko [2].
Asier.
[1]http://www.tumatxa.com/eusk/ZTMX/soft
[2]http://www.google.es/search?hl=eu&client=firefox-a&hs=BZS&q=mailman+site%3Awww.mundurat.net%2Fpipermail%2Flibrezale%2F&btnG=Bilatu&meta=
[2]http://sustatu.com/1066055231
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100104/a157d047/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago