[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Urt 4, 15:39:24, CET 2010


al., 2010.eko urtren 04a 14:18(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko urtren 04a 09:27(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
>> Kaixo:
>>
>> Baimenen kontua konponduta itzulpenerako bi aukera dituzu:
>>
>> a) launchpad bertan itzuli.
>> b) Po fitxategia jaitsi (epostaz igorriko dizute) eta lokalean itzuli
>> ondoren igo.
>>
>>
>>
>> 04/01/2010 3:18(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Hori bai, inoiz pootlen saltseatu dudan arren, nire burua ezjakintzat
>>> jotzen dut kontu guzti honetan eta edozein laguntza eskertuko nuke
>>> ;-). Egia esan, ez dakit oso ondo nondik hasi ere, mailman-en
>>> iturburu-kodea jaitsi eta itzuli, Launchpad-en bitartez hasi... Agian
>>> Pik bota ahal dit kable bat.
>>>
>>>
>
> Uste dut Launchpad-ek ez duela uzten itzulpen-memoriak berrerabiltzen.
> Esan nahi dut, ezin dela adibidez Firefoxerako egin den itzulpena hartu,
> TMX bat sortu (edo PO fitxategia bera hartu), Launchpad-era igo eta
> Mailman itzultzen ari zaren bitartean Launchpad-ek Firefoxerako itzuli
> diren testuak berrerabil ditzan, kointzidentziak daudenean.

Nik dakidala ez dauka horrelakorik; proiektu bera beste hizkuntzetan 
nola itzuli den ikusteko aukera ordea bai (Pootle-ren iturburu-hizkuntza 
alternatiboa).

> Pootlek bai egiten dituela iradokizunak, baina ez dakit zehazki soilik
> proiektu bereko testuak erabiliz egiten duen hori ala Pootlen kargatuta
> ditugun beste proiektuetakoak erabiliz ere egiten dituen. Bigarren kasua
> bada, Pootle bidez egin dezakezu itzulpena, eta Pootlek eskaintzen
> dizkizun iradokizunak jarraitzen badituzu, koherentzia mantenduko da,
> euskarari dagokionez, Librezalek Pootlen dituen proiektu guztien artean.

Pootleren gomendioak *terminologiaren ingurukoak* dira soilik 
(momentuz!). Testuen luzeran muga dauka, beraz ez dago pentsatuta 
itzulpen-memoriekin erabiltzeko, terminologia-fitxategiekin baizik.

Pootle barruan, 'Terminology' izeneko proiektuaren barruan kargatutako 
fitxategiak erabiliko dira gomendioak egiterako orduan, datu-base orokor 
moduan.
Terminologia honen ordez beste bat erabili nahi bada proiektu 
zehatzetarako (proiektuen arabera terminologia ere aldatzen delako), 
proiektuaren fitxategien barruan 'pootle-terminology.po' izeneko 
fitxategia kargatu behar da, WordPresseko proiektuan dagoen bezala, 
adibidez.

> Pootlen arazoa da oso motela dela harekin lan egitea. Nik nahiago izaten
> dut lokalean lan egiten duen aplikazio batekin aritzea, softwarea
> itzultzeko sortu ditudan nire itzulpen-memoriak ditut, eta horiek
> baliatuz egiten dut itzulpen berria.
>
> Nik OmegaT erabiltzen dut, baina hori fitxategi askotako proiektuetarako
> da erabilgarriagoa, PO bakarra lokalizatu behar bada, agian egokiagoa da
> beste aplikazioren bat (ez dakit zein, ez ditut erabili, Virtaal edo
> horietakoren bat izan daiteke). Apliazio hauek beldurra eman dezakete
> hasieran baina ez dira erabiltzeko zailak, baina beti bezala denbora
> eskaini behar zaie.
>
> Lokalean lan egitea erabakitzen baduzu, nik pasatu diezazkizuket nire
> itzulpen-memoriak.

Nik azkenaldian Virtaalekin lan egin dudanez, ziurta dezaket sinplea, 
erabilterraza eta batez ere produktiboa dela.
TMXak, POak edo XLIFFak karga daitezke itzulpen-memoria bezela 
erabiltzeko eta horrez gain terminologia-fitxategiak ere erabil daitezke.

> Honetaz ari naizela, uste dut garrantzitsua izan daitekeela Librezaleren
> webgunean TMXak edo POak deskargatzeko leku bat edukitzea, horrela denok
> berrerabili ahal izateko aurrekoek egin dituzten itzulpenak eta
> euskararen aldetik koherentzia mantentzeko.

Bai, orri berri bat gehitu beharko da lan-tresnekin batera edo. Nik 
segituan sor ditzaket Firefox/Thunderbird/Calendar/Fennec-en memoriak 
eta horrela ondo bilduta izan ditzakegu egindako lanak.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago