[Librezale] Mailman euskaraketa mantentzeko prest
Mikel Iturbe
mik.iturbe a bildua gmail.com
Al, Urt 4, 03:18:53, CET 2010
Aupa!
Aurreko hari batean ikusi dut, Mailman proiektua standby egoeran dagoela eta
gaur egun ez dagoela proiektuaren arduradunik. Bada, ni prest nago
itzulpenak eguneratu eta mantentzeko. Ikusi dut, Mailmaneko itzulpenak,
Launchpad-era mugitzen ari direla [1] [2] eta wikian bertan, arduradun
modura Pi agertzen dela[3]. Era berean, jada bada denboratxo bat mailman-en
internazionalizazio zerrendan [4] izena emanda dudala, buruan bueltaka izan
dudalako aplikazio hau itzultzen laguntzea.
Hori bai, inoiz pootlen saltseatu dudan arren, nire burua ezjakintzat jotzen
dut kontu guzti honetan eta edozein laguntza eskertuko nuke ;-). Egia esan,
ez dakit oso ondo nondik hasi ere, mailman-en iturburu-kodea jaitsi eta
itzuli, Launchpad-en bitartez hasi... Agian Pik bota ahal dit kable bat.
besterik ez
mikel
[1] http://translations.launchpad.net/mailman
[2] http://wiki.list.org/display/DEV/Internationalization
[3] http://wiki.list.org/display/DEV/Languages#Languages-translators
[4] http://mail.python.org/mailman/listinfo/mailman-i18n
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100104/23aa7e98/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago