[Librezale] Proiektuen egoera

Ibai Oihanguren ibai a bildua oihanguren.com
As, Urt 26, 22:35:35, CET 2010


ar., 2010.eko urtren 26a 14:53(e)an, Ander Elortondo(e)k idatzi zuen:
> Aupa!
>
>   Nik Eubako asanbladaren ondoren hartutako arduren berri emango dut:
>
> Arrazoi eta proiektu pertsonalak medio nire gaitasunen gainetik nabil 
> eta garai batean aurreratu nuen bezala, udaberria arte ezingo dut 
> ekarpen handiegirik egin. Zoritzarrez egoerak okerrera egin du gaur 
> eta udaberria niri ekainean etorriko ote zaidan.....
>
> Calendar: Gaur egun %100 itzulia dago eta aplikazioaren weblog-ari [1] 
> jarraipena egiten diot.  Proiektu honi jarraipena egingo diot.
>
> Cairo-dock: core bi heren itzulia dago eta pluginak hasi gabe. Ez da 
> proiektu estrategiko bat eta tarteka-tarteka jarraituko dudan arren 
> nire egoera hobetu arte .
>
> Compiz: Aspaldi hasi nuen eta %67 dago itzulia, baina errepaso 
> beharrean. Honek ere nire egoera hobetu arte egonean egon beharko du.
>
> Tux-Paint: Euba hartu nuen konpromisua eta Juan Irigoienekin izan 
> nintzen. Biok bakoitza bere aldetik %100ean jarri genuen iazko 
> abuztuan. Ez dakit fitxategiak eguneratu genituen, bidali genituen edo 
> nola geratu zen. Errepasatuko dut. Tarte bat daukadanean lokalean 
> ditudan eta proiektuko fitxategien merge bat egingo dut eta pootlera 
> igo. Horren ondoren egonean egoera hobetzearen zain.
>
> VLC: Euban hartu nuen ardura eta aspaldi adierazi nuen ez naizela gai 
> honi heltzeko. Proiektu honek arduraduna behar du. Iaz dooteok 
> dirulaguntzak jasoz gero ardura hartzeko prest zegoela adierazi zidan.
>
>
> Laburbilduz: Calendar arduratzen ari naiz, Compiz, cairo eta tux 
> arduratuko naiz eta VLC ko ontzitik salto egiten dut.
>
> Ander.
>
>
>
>
>
> [1] http://weblogs.mozillazine.org/calendar/
>
> _______________________________________________
>

Aupa Ander,

espero dut arrazoi pertsonal horiek ez direla ezer txarrik izango... 
ekarpen handiegirik ezin duzula egin diozu baina halere asko egiten 
zabiltza, beraz libratzen zarenean ez dut pentsatu nahi zer egiteko gai 
izango zaren!
VLC iruditzen zait oso proiektu garrantzitsua dela, beraz interesgarria 
litzateke arduradun bat edukitzea. Nik ez dut hartuko orain artekoarekin 
nahikoa lan badaukadalako eta VLC erabiltzen ez dudanez (nahiago Totem) 
badakidalako batere enpeinurik jarriko ez dudala itzulpenean...




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago