[Librezale] OpenShot euskaratuta
assar
asarasua a bildua telefonica.net
Al, Ots 22, 17:54:47, CET 2010
al., 2010.eko otsren 22a 17:49(e)an, assar(e)k idatzi zuen:
> Bai, normalean localeak hor doaz, baina OpenShot-en kasuan
> "/usr/share/openshot" karpetan ("usr", ez "etc") instalatzen ditu
> localeak.
>
> Librezaleren webgunean utzi dut .mo fitxategia[1] trinkotuta,
> destrinkotu eta "//usr/share/openshot/locale/eu/LC_MESSAGES/" karpetan
> utzi behar duzu.
>
> Kontuan izan nik PPA bat erabilita [2] instalatu dudala OpenShot
> (PPAren gunean, sakatu "Technical details about this PPA" nola erabili
> behar den jakiteko). Agian beste bide bat erabiliz instalatu baduzu,
> beste nonbait jarri behar da .mo fitxategia, baina ez dut uste.
>
> Beste gauza bat, fitxategiaren izenak "OpenShot.mo" izan behar du,
> maiuskulak mantenduta.
>
> Azkenik egiteko okurritzen zaidan gauza da begiratzea Synaptic bidez
> non instalatzen dituen OpenShot-ek, bilatu OpenShot Synaptic-en eta
> begiratu "Paketea -> Ezaugarriak -> Instalatutako fitxategiak" ea
> localeak non dauden.
>
> Sistema euskaraz badaukazu, orduan ez duzu besterik egin behar,
> OpenShot ireki eta euskaraz edukiko duzu.
>
> [1]http://librezale.org/mediawiki//images/1/16/OpenShot.mo.tar.bz2
> [2]https://launchpad.net/~openshot.developers/+archive/ppa
Esatea ahaztu zait hitz pare bat ingelesez agerzen direla oraindik ere,
ez dakit zergatik. Hain zuzen, "Project" eta "Preferences" dira. Uste
dut kate horiek ez daudela ongi internazionalizatuta.
Asier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100222/3f070bb5/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago