[Librezale] OpenShot euskaratuta

Jokin LACALLE USABIAGA jlacalle a bildua jakintza.net
Al, Ots 22, 18:07:27, CET 2010


>
> Bai, normalean localeak hor doaz, baina OpenShot-en kasuan
> "/usr/share/openshot" karpetan ("usr", ez "etc") instalatzen ditu localeak.
>
> Uff, bai arrazoia daukazue biok. Nahastu egin naiz, izan ere, nik
aipatutako karpeta ez da existitzen, /usr/share/openshot esan nahi nuen.

>
> Librezaleren webgunean utzi dut .mo fitxategia[1] trinkotuta, destrinkotu
> eta "*/usr/share/openshot/locale/eu/LC_MESSAGES*" karpetan utzi behar
> duzu.
>
> Probatuko dut eta esango dizuet. Julenek aipatutakoa ere kontutan izango
dut, bada ezpada.

>  Sistema euskaraz badaukazu, orduan ez duzu besterik egin behar, OpenShot
> ireki eta euskaraz edukiko duzu.
>
> Bai, halaxe da. Ez Openshot honekin lortzen dugun bideoa baldintza honetan
editatzea. KDEnlive-ekin saiatu ginen baina arazoak besterik ez dugu izan;
ez du ematen oso santu dabilenik Gnome-en. Eya beste guztiak konplikatu
samarrak iruditzen zaizkit ikastolako irakasleek erabiltzeko. Openshot gure
beharretarako oso aukera polita da; dena txukun badoa Aste Santuko oporren
ondoren irakasleen ekipoetan instalatuko nuke.


Eskerrik asko

Jokin
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100222/852aea30/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago