[Librezale] OpenShot euskaratuta

assar asarasua a bildua telefonica.net
Al, Ots 22, 17:49:49, CET 2010


al., 2010.eko otsren 22a 16:30(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> al., 2010.eko otsren 22a 16:15(e)an, Jokin LACALLE USABIAGA(e)k idatzi 
> zuen:
>> Aupa Asier
>>
>> Galderatxo bat. Egin berri duzun euskaraketa erabili nahiko nuke 
>> baina ez
>> dakit nola demontre egin. /etc/share/openshot/locale karpetaren barruan
>> euskarazko .mo fitxategia badagoela ikusi dut baina aplikazioa ireki 
>> ondoren
>> ez dut inon aurkitzen euskaraz ipintzeko aukerarik
>>
>> Openshot-eko foroan ere sartu naiz eta eskuliburuari gainbegiratu bat 
>> ere
>> eman diot baina ez dut inon aurkitu euskaraz nola konfiguratu daitekeen
>> esplikatzen duen lekurik.
>>
>> Launchpad-etik ere jaitsi ditut fitxategi guztiak baina berdin berdin 
>> nago.
>> Zer egin behar da euskaraz konfiguratzeko?
>
> /etc/share/openshot/locale ? Hori ez da oso kokaleku ohikoa...
> Ohiko patroiari jarraituta 
> /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/openshot.mo behar luke. Ez dut 
> probatu ordea eta ez dakit ;)

Bai, normalean localeak hor doaz, baina OpenShot-en kasuan 
"/usr/share/openshot" karpetan ("usr", ez "etc") instalatzen ditu localeak.

Librezaleren webgunean utzi dut .mo fitxategia[1] trinkotuta, 
destrinkotu eta "//usr/share/openshot/locale/eu/LC_MESSAGES/" karpetan 
utzi behar duzu.

Kontuan izan nik PPA bat erabilita [2] instalatu dudala OpenShot (PPAren 
gunean, sakatu "Technical details about this PPA" nola erabili behar den 
jakiteko). Agian beste bide bat erabiliz instalatu baduzu, beste nonbait 
jarri behar da .mo fitxategia, baina ez dut uste.

Beste gauza bat, fitxategiaren izenak "OpenShot.mo" izan behar du, 
maiuskulak mantenduta.

Azkenik egiteko okurritzen zaidan gauza da begiratzea Synaptic bidez non 
instalatzen dituen OpenShot-ek, bilatu OpenShot Synaptic-en eta begiratu 
"Paketea -> Ezaugarriak -> Instalatutako fitxategiak" ea localeak non 
dauden.

Sistema euskaraz badaukazu, orduan ez duzu besterik egin behar, OpenShot 
ireki eta euskaraz edukiko duzu.

[1]http://librezale.org/mediawiki//images/1/16/OpenShot.mo.tar.bz2
[2]https://launchpad.net/~openshot.developers/+archive/ppa
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20100222/95841c26/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago