[Librezale] OpenShot euskaratuta

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 22, 16:30:05, CET 2010


al., 2010.eko otsren 22a 16:15(e)an, Jokin LACALLE USABIAGA(e)k idatzi zuen:
> Aupa Asier
>
> Galderatxo bat. Egin berri duzun euskaraketa erabili nahiko nuke baina ez
> dakit nola demontre egin. /etc/share/openshot/locale karpetaren barruan
> euskarazko .mo fitxategia badagoela ikusi dut baina aplikazioa ireki ondoren
> ez dut inon aurkitzen euskaraz ipintzeko aukerarik
>
> Openshot-eko foroan ere sartu naiz eta eskuliburuari gainbegiratu bat ere
> eman diot baina ez dut inon aurkitu euskaraz nola konfiguratu daitekeen
> esplikatzen duen lekurik.
>
> Launchpad-etik ere jaitsi ditut fitxategi guztiak baina berdin berdin nago.
> Zer egin behar da euskaraz konfiguratzeko?

/etc/share/openshot/locale ? Hori ez da oso kokaleku ohikoa...
Ohiko patroiari jarraituta /usr/share/locale/eu/LC_MESSAGES/openshot.mo 
behar luke. Ez dut probatu ordea eta ez dakit ;)

Halere, iturburu-kodean[1] hau topatu dut:

# Command to Launch Program in any language
# LANG=es python OpenShot.py
#
# *** TROUBLESHOOTING TIPS:  If you get the following error:
# (process:27990): Gtk-WARNING **: Locale not supported by C library. 
Using the fallback 'C' locale.
#
# SOLUTION:  Step 1) Modify this file and add your language: 
/var/lib/locales/supported.d/local
#            Step 2) sudo dpkg-reconfigure locales
#            Step 3) Be sure the correct translation file localted at 
/usr/local/share/openshot/openshot/language/
#               NOTE:  fr <> fr_FR.  You must match the language code 
exactly.
#

Bestetik, locale-ak ondo dauzkazu? Debian edo antzekoren batean bazaude 
(root gisa):
# dpkg-reconfigure locales

Julen.

[1] 
http://bazaar.launchpad.net/~jonoomph/openshot/1.0/annotate/head%3A/openshot/language/Language_Init.py



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago