[Librezale] OpenERP itzulpena
Gorka Azkarate
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Abe 24, 19:10:26, CET 2010
Asierrek eta Anderrek gorago iritzi batzuk plazaratu eta galdera batzuk utzi
dituzte zabalik.
Iritziekin bat nator. (Sentitzen dut, polemikarako joko gutxi).
a) Kalitatea. Komunitate indartsu batek, azkenean, profesional talde batek
baino kalitate hobea lor dezake baldintza batzuetan. Kontua da, batez ere,
nik uste, ea nork sartzen dituen ordu gehiago, soldatapeko taldeak edo
boluntario taldeak. Eredu bat, wikipedia. Wikipediak munduko lidergoa lortu
badu bertan dauden boluntarioek sartu dituzten orduetan dago gakoa. Sortu
den nazioarteko komunitatea Encarta ixteko modukoa izan da. Eta Larousse eta
Britannica eta abar, kontuz.
[1] http://www.nature.com/nature/journal/v438/n7070/full/438900a.html
Librezale oraindik ez da oso komunitate handia, nik uste. Baina bai zabala
eta orain arte erakutsitako maila edozein talde profesionalaren lanarekin
lasai erkatzeko modukoa dela esango nuke.
Profesionalek badute ofizioa, jakina. Baina baita ordutegiak eta epeak ere
bai. Askotan baldintza gogorretan lan egin behar. Lana "atzoko bukatua"
behar zuen...
Aisialdiko zortzi langile boluntario ordu bana erabilita edo langile
profesional batek zortzi ordutan, nork kalitate hobea? Eta boluntarioak
zortzi beharrean hamazortzi balira?
Guztion indarrak batuz gero hobe, gurea bezalako komunitate batean.
Barkamena eskatu beharko diegu itzultzaile profesionalei eta argazkilari
profesionalei itzulpenak eta argazkiak internetera lizentzia librearekin
igotzen ditugunok?
b) Anderrekin bat. (Goitik beheraino, barkatu ;-)
c) Mamira. Guztiok bat etorriko gara OpenERP proiektuaren garrantziaz. Baina
boluntarioak eskatuz gero, nik, oraingo honetan, ezin. Abiatu baino lehenago
indarrak ondo neurtzea komeni; "Baina gero proiektua bukatu egin behar da,
ezin da erdizka geratu"... zioen Asierrek. Boluntario batzuek arduratsuago
jokatzen dute "profesional" batzuek baino.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101224/27fb1c42/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago