[Librezale] OpenERP itzulpena

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Or, Abe 24, 13:30:27, CET 2010


2010/12/24 12:59(e)an, Asier Sarasua(e)k idatzi zuen:
> ----- Original Message ----
>
>> From: Asier Garaialde<agara a bildua kantauri.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Sent: Fri, December 24, 2010 10:39:11 AM
>> Subject: Re: [Librezale] OpenERP itzulpena
>>
>> Kaixo guztiok,
>> Daukan interes estrategikoa kontutan harturik arrazoia ematen  diot Dooteori,
>> honen itzulpena modu egoki eta 'profesionalean' egin beharra  dagoela esaten
>> duenean, dagokion terminologia egokia erabiliz.
>>
>> Asier Garaialde
>>
>> 2010/24/12 10:04(e)an, Ander Elortondo(e)k  idatzi zuen:
>>> Kaixo librezale, topagunea, Dani eta Dooteo:
>>>
>>>    Iaz asko mugitu nintzen OpenERP itzulpena lortzeko. Euskalgintza
>> ikuspegitik erabat estrategikoa delako. Ez dago kontabilitatea era
>> profesionalean euskaraz egiterik. OpenERP kontabilitatea era txukunean eramateko
>> gaitasuna du eta Urtzik adierazi duen bezala askoz ere gehiago egiteko gaitasuna
>> du, ERP modular bikaina baita.
>>> Programa hau euskalgintza ikuspegitik  ESTRATEGIKOA da, euskalgintza lan
>> mundua inplikatu gabe oso zaila da eta lan  mundua diru-kontuak eta kudeaketa
>> integrala aintzat hartu gabe porrota izan  daiteke.
>>> Badirudi momentu berean iaz botatako aziek usta ematen  hasi direla, denok
>> batera gai honetaz arduratzean.
>>> Ni  urtarrilak 3an ez nago, beraz ezin naiz Bilboko bilera horretara joan.
>>>   Ni prest nago programa honen euskaratzea koordinatzeko,  Ezagutzen dut
>> errealean martxan duten bi enpresa, ezarpenak egiten dituen  freelance.....
>>> Euskararentzat oinarrizkoa den aplikazio honetan  laguntzako prest, beraz
>> antola gaitezen eta aurrera atera dezagun proiektu  hau.
>>> izan libre izan euskaldun!
>>> Ander  Elortondo.
> Ez dut ulertzen zergatik pentsatzen den komunitateak doan egindako itzulpen bat
> enpresa batek ordainduta egiten duena baino kaxkarragoa izan behar duen.
> OpenERPen gaztelaniako bertsioa komunitatearen bidez egitean ari da[1], itzulpen
> txarragoa izango da horregatik? Beste hizkuntza batzuetan ere komunitateak
> egiten du[2].
>
> Ados, orduan Wikipedian artikuluak idazteari utziko diot, eta Elhuyarrek egin
> ditzala euskarazko entziklopedia guztiak. Betiko FUDarekin gabiltza, Britannica
> Wikipedia baino profesionalagoa dela, Windows GNU/Linux baino profesionalagoa
> dela eta enpresek ordainduta egiten dituzten euskaratzeak Librezalerenak baino
> profesionalagoak direla... Katedrala ona da eta bazarra txarra da.
>
> Nire ustez gauza bakarrak ezberdintzen du bata eta bestea: antolaketa. Enpresa
> batean hobeto antolatuta daude horrelako gauzak egiteko, eta pizgarri indartsu
> bat dute: soldata hortik ateratzen dute. Baina antolaketa komunitate batean ere
> konpon daiteke. Nik uste dut hauek behar direla:
>
> 1-Itzultzaile guztiek jarraituko duten estilo-liburua edukitzea, irizpide
> komunak jarraitzeko, eta terminologia finkatzea.
> 2-Itzulpen guztiak gainbegiratuko dituen arduradun bat, besteen itzulpenetan
> eskua sartzeko eta zuzentzeko beldurrik edukiko ez duena.
>
> Librezalek daukana: erdizka egindako estilo-liburu bat, terminologia bilatu
> behar da (OpenBravo jadanik euskaraz badago, parte bat finkatuta dago), eta
> koordinazio falta.
>
> Nik uste dut Librezaletik OpenERPen kalitatezko itzulpena egin daitekeela, baina
> horretarako koordinatzaile-zuzentzaile bat behar da eta orain arte
> estilo-liburuan[3] esandakoak eta terminologiari dagokionez finkatzen diren
> erabakiak hertsiki jarraitu behar dira. Eta estilo-liburuan pixka bat aurreratu
> ahal badugu, hobeto.
>
> Teknikoki ere zailtasun bat ikusten diot, orain OpenERP Launchpad-en itzultzen
> da, baina Launchpad ez da modurik egokiena askoren artean egiten diren
> itzulpenak koordinatzeko, ze:
> - ez du terminologia iradokitzen
> - ez ditu parekatze lausoak eskaintzen
> Orduan, nik uste dut itzulpena lokalean egin beharko litzatekeela, itzulpenak
> egiteko OLI aplikazioekin. Horrela, terminologian inkoherentziak ez sortzeko
> glosarioak erabili ahal dira, eta parekatze lausoen bidez estiloa ere
> homogeneoagoa izango da.
>
>
> Beste kontu bat dago, ea Librezalek besteen zain edo besteei begira egon behar
> duen proiektu bat abian jartzeko. Librezalek itxaron egin behar du ea Elhuyarrek
> edo beste norbaitek zein proiektuetarako eskatzen dituzten dirulaguntzak,
> Librezalek horretan ez sartzeko, ala beregaina izan behar du eta besteek egiten
> dutenari itxaron gabe hartu erabakiak? Galdera zaila niretzat.
>
> Hori bai, erabakia proiektu hau Librezaletik aurrera eramatea bada, Dooteori
> esan behar zaio, urtarrilean laguntzarik eska ez dezan. Baina gero proiektua
> bukatu egin behar da, ezin da erdizka geratu.
>
> Asier.
>
> [1]http://code.google.com/p/tinyerp-community/wiki/Traduccion_es_ES
> [2]https://translations.launchpad.net/+groups/openobject-translators
> [3]http://librezale.org/wiki/Estilo-liburua
>

Aupa!

Hiru gai nagusi ditu zure mezuak.
a) kalitatea
Ados nago diozunarekin.
Librezaleko itzulpenak oro har oso kalitate handikoak dira.
Kalitatearen defentsa  eta euskaldunon zuzentasun konplexuen gainditzeak 
bateragarriak direla beti defendatuko dut.

b) Librezaleren proiektuen aukeraketa
Nik uste librezale, ezta komunitateko inork ez duela inori begira egon 
behar (are gutxiago diru-laguntzei) komunitatearen aldeko lan bati 
ekiteko eta lan bat garatzeko. (itzulpena, dokumentazioa, software 
garapena....)
Beste kontu bat da lanen koordinazioa eta lan bikoizketak saihestea.

c) OpenERP proiektua
gakoa zure azken paragrafoan dago, badugu indarrik epe  logiko baten 
proiektu handi honi ganoraz erantzuteko?
Hala bada, eta konpromisoa badago bileran argi adierazten da heldu 
behar  diogula eta kitto.

Ni ezinean nabil. (Gaur heyneken eta biok lanera bidean topo egin 
dugunean komentatu dugu nola gabiltzan).
Koordinazioa, dinamizazioa eta motibazioa lantzeko prest nago, baina 
itzulpenari ezingo nioke heldu.

hitza gurea da, ahal eta nahi badugu aurrera!

Ander.








Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago