Asierrek eta Anderrek gorago iritzi batzuk plazaratu eta galdera batzuk utzi dituzte zabalik.

Iritziekin bat nator. (Sentitzen dut, polemikarako joko gutxi).

a) Kalitatea. Komunitate indartsu batek, azkenean, profesional talde batek baino kalitate hobea lor dezake baldintza batzuetan. Kontua da, batez ere, nik uste, ea nork sartzen dituen ordu gehiago, soldatapeko taldeak edo boluntario taldeak. Eredu bat, wikipedia. Wikipediak munduko lidergoa lortu badu bertan dauden boluntarioek sartu dituzten orduetan dago gakoa. Sortu den nazioarteko komunitatea Encarta ixteko modukoa izan da. Eta Larousse eta Britannica eta abar, kontuz.

[1] http://www.nature.com/nature/journal/v438/n7070/full/438900a.html

Librezale oraindik ez da oso komunitate handia, nik uste. Baina bai zabala eta orain arte erakutsitako maila edozein talde profesionalaren lanarekin lasai erkatzeko modukoa dela esango nuke.

Profesionalek badute ofizioa, jakina. Baina baita ordutegiak eta epeak ere bai. Askotan baldintza gogorretan lan egin behar. Lana "atzoko bukatua" behar zuen...

Aisialdiko zortzi langile boluntario ordu bana erabilita edo langile profesional batek zortzi ordutan, nork kalitate hobea? Eta boluntarioak zortzi beharrean hamazortzi balira?

Guztion indarrak batuz gero hobe, gurea bezalako komunitate batean.

Barkamena eskatu beharko diegu itzultzaile profesionalei eta argazkilari profesionalei itzulpenak eta argazkiak internetera lizentzia librearekin igotzen ditugunok?

b) Anderrekin bat. (Goitik beheraino, barkatu ;-)

c) Mamira. Guztiok bat etorriko gara OpenERP proiektuaren garrantziaz. Baina boluntarioak eskatuz gero, nik, oraingo honetan, ezin. Abiatu baino lehenago indarrak ondo neurtzea komeni; "Baina gero proiektua bukatu egin behar da, ezin da erdizka geratu"... zioen Asierrek. Boluntario batzuek arduratsuago jokatzen dute "profesional" batzuek baino.