[Librezale] Chromium-en zenbait hitzetan zalantzak
Oier Mees
oier89rider a bildua gmail.com
Ast, Abe 16, 11:08:28, CET 2010
Nik "Sandbox"-entzat "ingurune isolatua" erabiliko nuke hobeto ulertzen
delako esanahia.
"Under the Hood" == "Aurreratua" +1
2010/12/16 Manex Agirrezabal <manex.agirrezabal a bildua gmail.com>
> Ieup Asier:
>
> Bakarrik gauza bat. Sandbox hitza statusNet-en ere agertzen da. Guk
> hautsontzi hitzarekin itzuli genuen, baina bueno, hori kontestuaren arabera
> alda adaitekeen zerbait dela iruditzen zait.
>
> Besterik gabe,
>
> MANEX
>
> Asier Sarasua<asiersar a bildua yahoo.com> igorleak hau idatzi zuen (2010eko aberen
> 15a 22:18):
>
> Aupa, azken aldian Chromium ari naiz euskaratzen[1]. Kate errazak egin
>> ditugu,
>> orain zailak falta
>>
>> dira. Zalantzak ditut 3 hitzetan, ez ditut inon aurkitu euskaratuta, ea
>> norbaitek lagundu ahal duen:
>>
>> - tabstrip: uste dut fitxen ertzak erakusten dituen zerrenda dela, bain ez
>> nago
>> guztiz seguru. Itzulpenik logikoenak "fitxa-banda" edo "fitxen banda"
>> dirudi,
>> "comic strip" itzultzeko erabiltzen (omen) den "komiki-banda" hitzaren
>> bidetik.
>> Baina ez dut oso gustuko. "Fitxen zerrenda" ere izan zitekeen, baina
>> testuen
>> zerrenda batekin nahas daiteke. Agian "fitxa-barra"?
>>
>> - sandbox: hau zera da, "ingurune isolatua", "isolamendu-gela" edo
>> horrelako
>> zerbait, arriskutsuak izan daitezkeen hedapenak kalterik egin ez dezaten
>> sistemaren gainerako ataletatik isolatuta exekuta daitezen. Zer moduz
>> "isolamendu-gela"?
>>
>> - under the hood: hobespenen atalean dago, literalki "kotxearen kapotaren
>> azpian
>>
>> dagoena" esan nahi du. Normalean ezkutuan dauden gauzak dira, haiek
>> ikusteko
>> kapoa altxatu behar da (interfazea baino haratago begiratu). Izan daiteke
>> "Kapotaren azpikoa"?
>>
>> Asier.
>>
>> [1]
>> https://translations.launchpad.net/chromium-browser/translations/+lang/eu
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20101216/f19aa6a9/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago